BLANCO Y EN BOTELLA “Hirugarren diska honetan rock estilo gogorrago bat ageriko da“

Julen Alberdi (bajo), Unai Sulibarria (guitarra), Haritz Mirandona (guitarra y voz) y Oier Sacristán (batería). Argazkia: Nerea Etxebarria Gumuzio

Lau zornotzarrez osatuta dagoen taldeak, urteak daramatza Zornotzako eta hainbat herritako oholtzetan jotzen. Joan den astean, diska berriko abesti batzuk aurkeztu zituzten Zornotzako Zelaieta zentroan, baina COVID-19 izurria dela eta, 30 pertsona bakarrik gerturatu ahal izan ziren.

Konfinamendua dela medio, denbora gehiago izan dutela abestiak aurreratzeko eta lantzeko aitortu digute. Hirugarren diska bat kaleratzeko denbora ere izan dute, 8 abestiz osatuta dagoena, betiko “Blanco y en Botella”-ren esentzia izaten jarraitzen duen arren, oraingoan aire berri batekin datoz, rock gogorrago eta klasikoago bat egin baitute, garai bateko abestiekin alderatuta. Bestalde, bigarren diskako abesti bat ere argitaratu dute bigarrenez, “Por la carretera” izenekoa. Nahiz eta abestiaren letra berdina izan, abesti oso desberdin bat sortu dute. “Abestiak lehen baino askoz ere landuagoak daude, instrumentu eta ahots berri gehiago sartu ditugu. Gainera, hirugarren lan hau daukagun profesionalena da eta prozesu oso luzea eta gogorra izan da” aitortu digu Julenek. Letra eta doinua ez ezik, Haritzek, abesti bakoitzeko ilustrazio bat egin du, denek haien artean lotura bat izan ditzaten. Azpimarratzen dutenez, gaur egun, teknologia garaian, irudiak eta soinuak garrantzi asko dute eta hori ere landu beharreko arlo bat da.

“Gutariko bakoitzak gure ezaugarri eta ezagutza propioak ditugu eta taldean elkar lantzen ditugu, horrela, ateratzen den kantu berri bakoitzean denen ekarpenak islatzen dira.” Kolaborazioen gaiari dagokionez, «Dientes de Luna» taldeko Aimar Cid abeslaria bigarren kantuan aritu da oraingoan eurekin. Horrez gain, Leire Jauregibeitia eta Agate Amilibia zornotzarrek, oraindik atera ez duten beste kantu batean ere parte hartu dute. Urteetan zehar, beste musika-talde askorekin elkarlanean aritu dira, besteak beste, Madrilgo “A tiro” taldearekin.

Javier Letamendia, euren ekoizlearen laguntza ere izan dute diskaren grabaketa egiterako orduan. “Ikuspuntu ezberdin bat behar izaten da askotan eta aholkuak jasotzea oso gomenigarria da, zeren hilabeteetan zehar kantu bat entsaiatzen aritu ondoren, abesti bat hainbeste aldiz entzuten duzunean ez dakizu zer dagoen ondo edo zer hobetu daitekeen” komentatu digu Unaiek.

Nahiz eta talde herrikoia eta apala izan, zorioneko sentitzen dira musikarekiko dagoen zaletasun handiagatik eta sektore zabal horren barruan duten aukera bakoitzagatik.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano se suma a la primera campaña de recogida de ayudas técnicas en Bizkaia
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN OCTUBRE 2020