BADATOR EUSKARALDIA!! EMAN IZENA!!

Gero eta hurbilago dugu EUSKARALDIA. Izen-emateko epea zabalik dago, eta AHOBIZIen eta BELARRIPRESTen kopurua ere gorantz doa.
Gogoratu izena emateko dituzuen aukerak:
 On-line www.euskaraldia.eus web gunean dagoen loturaren bitartez.
 www.zornotzarrak.eus web gunean (argazkia ezinbestekoa).
 Herrian zehar jarriko diren mahaietan:
 Urriaren 20an Zelaieta parkean
 Azaroaren 3an Urritxen, futbol partidan; eta Saskibaloi partidan.
 Azaroaren 9an eta 10ean Luis Urrengoetxea kalean eta Andra Mari plaza inguruan.


KONTUAN IZATEKOAK:

Kontuan izan EUSKARALDIAn parte hartzeko euskaraz ulertu behar duzula, eta gutxienez 16 urte izan behar dituzula.
AHOBIZI rola aukeratzen baduzu, euskaraz egin behar duzu ulertzen duten guztiekin; bestela, BELARRIPREST aukeratu behar duzu, AHOBIZIAK BELARRIPREST asko behar ditu inguruan.

Txapak azaroaren 15etik aurrera jaso ahalko dituzue, Zelaieta zentroan.

Artículo anteriorJendez gainezka Bizkaiko bertsolarien txapelketan
Artículo siguienteAmorebieta-Etxano celebra la jornada “Reciclar es lo nuestro”