Txaber Altubek irabazi du Txaber Altubek irabazi du Amorebieta-Etxanoko kanporaketa.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da gaur Amorebieta-Etxanon; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.
Amorebieta-Etxanora heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gaurkoan. Zornotza Aretoa bete egin da, 300 bertsozaletik gora elkartu dira han. Hirugarren kanporaketa izan da gaurkoa.
Saio puntuagarria amaitu ostean Txaber Altubek lortu ditu puntu gehien, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak.
Horrela geratu da sailkapena:
1. Txaber Altube Sarrionandia
2. Ander Elortegi Garatea
3. Unai Mendiburu Valor
4. Ander Ucelay Aristi
5. Inazio Vidal Gurrutxaga
6. Aitor Esteban Etxebarria
Saioan Itxaro Juaristi Olaetxea izan da gai-jartzailea. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.