Auzo eskolak ezagutzeko ihardunaldiak

Bisitek Amorebieta-Etxanoko auzo-eskolen historia eta egoera ezagutuko dituzte.
Egitaraua mugatua dago eta Zelaieta Zentroan bertan edo 946 300 650 telefonora deituz lekua erreserbatzea komeni da

Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta Amorebieta-Etxanok ibilaldi bat eskaintzen du auzo eskoletatik urriaren 17an eta 24an. Edizio honetarako, «Hezkuntza eta Ondarea» gaia aukeratu da.

Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekimenak 20. urteurrena beteko du Bizkaian eta aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak parte hartuko du. Oraingo honetan, udalerriko auzo-eskolei balioa emango zaie eta haien jatorria, historia eta egungo erabilerak azalduko dira.

Ondare hau sakonago ezagutzeko, Urko Garamendik azalpen hitzaldia eskainiko digu eta ondoren eskola batzuk bertatik bertara bisitatuko dira autobusez. Hitzordua Zelaieta Zentrotik abiatuko da, urriaren 17an eta 24an, goizeko 11etan.

Programa doakoa da eta lekua erreserbatzea komeni da lekua mugatua baita. Erreserba egiteko beharrezkoa da Zelaieta Zentrora bertaratzea edo 946 300 650 telefonoan erreserbatzea.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano pone en marcha talleres de empoderamiento femenino en noviembre y diciembre
Artículo siguienteEl Lehendakari visita el Centro Logístico de Boroa donde se almacena stock estratégico del material para el COVID 19