Andoni eta Aimar Marokoko rallyan izan dira

VIII Desert Trophy Panda Edition

Abentura Itzela bizi izan dute bi zornotzar hauek basamortuan barrena.  Panda rallyan parte hartu dute eta datorren urtean bueltatzeko asmoa adierazi dute.

 Lurralde hartako areak erakargarriak dira, imana bezala. Panda bat erosi zuten Badajozen eta Fiat Punto baten motorra jarri zioten. “1200 zk eta 75 zaldi du motor barriak, ballestak eta suspensioa ere aldatu dogu, barrak antibuelko jarri eta aurrera. Ez dogu inolako matxurarik euki, gurpil bat zulatu zitzaigun bakarrik, bestela oso ondo portatu da kotxea”, dio Andonik.

Zeregin, bere enpresaren logoa eta emaztea ta umeen izenak margoztu eta Almeriara abiatu ziren, han ferria hartu eta Marokora.  Guztira 6 etapa izan dira, ia mila kilometro inguru, izugarrizko paisaiak zeharkatuz. Parte hartzaileen kopurua ere handia izan da aurten, 84 talde guztira eta zornotzarrak 13. postuan sailkatu dira.

“Bizipen zoragarria izan da, deskonexio totala. Lehen aldia izateko oso gustora. Eta datorren urtean errepikatzeko gogoekin”, Andoniren esanetan.

Artículo anteriorRestaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea
Artículo siguienteJan Lukas Menzel Barraqueta, oceanógrafo