Gaur eguerdian osatu da Amorebieta-Etxanoko udalbatza. Andoni Agirrebeitia, EAJ-PNV-ko hautagaiak 9 bozka hartu ditu, Alba Gutierrez, Elkarrekin Podemos taldekoak boto bat eta besteak abstentzioak izan dira.
Pleno aretoa gainezka egon da, gonbidatuez gain Pentsionisten talde bat ere egon bait da.
EH Bilduko bozeramaleak, Ander Uriartek, hurrengo 4 urteetan oposizioan egon arren euren programan izan dituzten proposamenak aurrera ateratzen saiatuko direla esan du. Eta honez gain, lanean jarraituko dutela, inguruko beste herri batzuetan gertatu den moduan, alkatearen makila eskuratzeko ahaleginetan.
Alba Gutierrez, Elkarrekin Podemos taldeko bozeramealeak, denon artean herri hobeagoa eta Amorebieta atzerritik datozenentzako herria bihurtzea eskatu du.
Alicia Hernandez, PSE-ko ordezkariak, eskerrak emon ditu herriari eta ahal duen neurrian laguntzeko prest azaldu da.
Andoni Agirrebeitiak, gehiengoa izan arren, beste taldeekoekin adosteko ahaleginak egingo dituela esan du. Amorebieta bizitzeko herri ona dela eta hobeagoa egingo dutela denon artean.