Zornotzan

Enpresak, Herria

IZAR BERE NAZIOARTEKOTZEA OSPATZEKO PREST

Ekainaren 28an, IZAR-ek bere nazioartekotzearen 50. urteurrenaren ekintzarik garrantzitsuena ospatuko du, 1969an Beltracy bere lehen nazioarteko bezeroak orduko instalakuntzei eginiko bisitaren ostean hasi zen prozesuaren urteurrena hain zuzen, gaur egun mundu osoko 90 merkatutara eraman duena.

Zornotzako instalakuntzak dotore jarri, eta bost kontinentetako ehun bat bezero jasoko ditu: Argentina, Txina, Egipto, Kolonbia, India, Japonia, Hegoafrika, Errusia, Zelanda Berria… gehi Europako ordezkaritza zabala, batez ere konpainiarentzako hain estrategikoa den frantziar merkatutik. Gainera, Zornotzako, Bizkaiko eta EAEko agintariak ere bertaratuko dira.

Ekintza instituzionalean, 1969an abentura honi hasiera eman zioten bi protagonistak omenduko dira. Alde batetik, orduan IZAR-en esportazio burua zen Jose Maria Gonzalez eta, bestetik, Beltracy-ren buru den Hervé Gendebien, garai hartako bisitariaren biloba.

Ondoren, enpresako ordezkariek IZAR-en esportazio-ibilbidea aurkeztuko dute, gaur egun munduan duen papera ezagutu arte. Beste alde batetik, garapen hau ahalbidetu duten produktu eta zerbitzu gakoak azalduko dituzte, hain zaila den ebaketa-erremintaren sektore honetan.

Azalpenok, egun honetarako bereziki prestatutako ikus-entzunezko oinarria izango dute, eta globalizazioaren ideia azpimarratuko dute, hots, balio-katea luzea, azken erabiltzaileak behar duen kalitatezko produktua lortzeko mundu osoko hainbat lagunen lana dakarrena.

Bitartean, Miryam Artola artegileak, egun honetarako logotipo bereziaren egilea, era grafikoan ekitaldiaren nondik norakoak visual thinking itxuran margotuko ditu.

Gonbidatu garrantzitsuen artean Benoit Girondel korrikalari profesional frantziarra azpimarra dezakegu. Berak coaching bat burutuko du eta, arratsaldean, hainbat bezero, langile eta Zornotzako kirol taldekidek lagunduta Belatxikietara mendi-martxa bat zuzenduko du.

Aldez aurretik, goizeko coaching-aren ostean, gonbidatuek bezeroari zuzendutako eta lead times delakoak murrizteari begira antolatutako Boroako ekoizpen gunea bisitatzeko aukera izango dute. Bertan, prestatutako txoko zehatz batzuetan, erakundearen produktuen garapena erakutsiko zaie, metal gogorrez eginikoak bezalako erreminta berriak adibidez. Konponbideak ere, enbasatu eta aurkezpenei dagokienez, protagonista izango dira.

Gainera, bere gizarte erantzukizun politikari jarraikiz, Unicef-entzako dirua bilduko duen enkante solidarioa ere antolatzeko asmoa dute.

Ekitaldia, bost kontinentetako jakiak izango dituen nazioarteko bazkariarekin bukatuko da, azken uneko ezusteren baterako tartea ere utziz.

Arratsaldean, mendi-martxara ez doazen bisitariek Bilboko itsasadarretik txangoa egiteko aukera izango dute, Getxon hasi eta Gizateriaren Ondare eta inguruko garapen industrialaren sinbolo den Bizkaia Zubia bisitatzen amaitzeraino.

Internetek eta digitalizatzeak mugak eta giza harremanak indargabetzen duten mundu honetan, IZAR-ek ekimen honen zati diren pertsonekin aurrez-aurreko harremana sakondu nahi izan du.

Azkenik, ekainaren 29ko larunbatean, enpresak ate irekien jardunaldia ospatuko du, IZAR-eko langile eta senideei begira, azken hauek bere ingurukoek non egiten duten lan ikus dezaten eta, gainera, jardunaldi ahaztezina bizi dezaten, herri-bazkaria, haur-ekintza, disko-festa eta abarrekin

IZAR-ek sare sozialetan kanpaina abian du, #IZAR50yearsinternational traolarekin, hil honetan burutuko dituenak ezagutarazi asmoz. Konpainiak bere bezero, erabiltzaile eta lagunak berau jarraitzera (Facebook eta Linkedin: IZAR Cutting Tools / Twitter eta Instagram: @izartool) eta berarekin batera hain bereziak diren egunetan euren bizipenak konpartitzera gonbidatzen ditu.

Informazio gehiago: http://www.izartool.com/eus/albisteak/item/191-izar-nazioartekotzea-ospatzeko-prest

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que