Amorebieta-Etxanoko Udalak euskal kanten bitartez euskara lantzeko ekimena jarriko du martxan urritik aurrera

•  Kantakatilu proiektuak euskaldunon arteko harreman sareak sortzea du helburu eta irailaren 1etik 29ra izango da izena emateko epea zabalik 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Kantakatilu proiektua jarriko du martxan datorren ikasturtean, urritik aurrera. Kantakatilu euskal kanten bitartez euskara lantzeko jarduera da. Euskara praktikatu, hobetu eta euskarazko harremanak zabaldu nahi dituen orori zuzendutako ekimena berria da. “Proiektu honek hainbat helburu batzen ditu. Alde batetik, kanten bitartez euskara hobetzea. Bestetik, gainerako parte-hartzaileekin euskara praktikatzea eta halaber, euskaldunon arteko harreman sareak sortzea. Gainera, aukera aparta izango da euskara giro atseginean lantzeko eta erabiltzeko”, nabarmendu du Euskara zinegotzi Jon Artabek. 

Artabek gaineratu duenez, “legealdi honetan euskara zeharkako lerroa” izango da, Berdintasuna eta Arkalaz! Herrigintzan bat! lerroekin batera. Hala, bultzatuko diren ekimen guztietan euskararen presentzia bermatu eta kultura garapena eta ongizatea lortzeko giltzarria bezala ulertuko da. “Kantakatilu proiektuak ere gure helburuekin bat egiten du eta bizilagunek aukera aprobetxatzea espero dugu”, adierazi du zinegotziak. 

Izena emateko epea zabalik, irailaren 1ean

Katakatilu proiektua urrian abiaraziko da eta saio bat antolatuko da hilero, hilaren lehenengo ostegunean,  19:00etan. Hiru ordu laurden inguruko saioak izango dira, eta horren ostetik pintxo-potean praktikatzeko aukera ere eskainiko da. Ez dago ezelako ordainketarikegin beharko, doakoa izango baita ekimenaBaldintza bakarra eta ezinbestekoa dago: euskaraz egitea. “Ez du ardura ze euskara maila duen bakoitzak, baina euskaraz egin behar da parte hartu ahal izateko. Herritarrak animatu nahi ditugu proiektu berri honetan parte hartu eta gure hizkuntza erabiliz gozatzera”, azaldu du Artabek. 

Jarduera 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta izena emateko epea irailaren 1etik 29ra izango da esteka honetan: https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus/eu/active/activitys . Bestelako argibiderik nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura deitu daiteke: 94 6300002 (120 eta 121 luzapenak). Nahiago duenak, ondoko helbidera idatzi dezake: euskara@amorebieta.eus

Artículo anteriorAlbacete Balompié 2-2 SD Amorebieta: Tablas en el trepidante duelo del Carlos Belmonte
Artículo siguiente¡Primera victoria del curso en LaLiga Hypermotion!