Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du

• Udalekuetan 500 neska-mutiko baino gehiago biltzen dira urtero, eta horregatik ezinezkoa da udalekuak osasun berme guztiekin egitea.
• Udalak aukera guztiak aztertu ditu eta erabakia hartzeko zain egon da, badakielako uda sasoian zein garrantzitsuak diren udalekuak lana eta familia bateragarri egiteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak. Kultura eta Kiroletako Batzordeak aho batez hartu du erabakia, uste baitu parte-hartzaileen zein begiraleen osasun bermeak betetzeko aukerarik ez dagoela.
Udalekuetan urtero 500 ume baino gehiago biltzen dira. Ume asko, beraz, eta dakigunez, jendetza saihestu beharreko zerbait da, normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan. Gainera, osasun krisialdiaren ondorioz indarrean dauden murrizketengatik, ezinezkoa da aisialdirako jarduerak planifikatzea eta baldintza guztiak betetzen dituzten guneak egokitzea.
Udalekuak oso garrantzitsuak dira udan lana eta familia uztartzeko. Horren jakitun, Amorebieta-Etxanoko Udala erabakia hartzeko zain egon da, gauzak nola doazen ikusi arte.
Azkenean, aukera guztiak aztertu ondoren, Udalak udalekuak bertan behera uztea erabaki du, osasun agintarien gomendioei jarraituz, eta betiere kutsadura berriak ekiditeko.

Artículo anteriorJON LARREA, PRESIDENTE SDA “Estamos muy contentos con la renovación de Iñigo Vélez de Mendizábal”
Artículo siguienteINGRESA EN PRISIÓN TRAS LA MUERTE DE SU TÍO EN EL SUPUESTO ACCIDENTE DE BOROA