Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako Udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena

• Lemoan erroldatuta dauden biztanleei Larreako kiroldegian abonua eginez gero, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie.
• Honez gain, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie.
Kirol zerbitzuen eskaintza areagotzeko eta udalerrien zerbitzuei etekin oparoagoa ateratzeko xedez, 2017an sinatutako hitzarmena berritu egin dute Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako udalek. Akordio horri esker, Lemoan erroldatuta dauden biztanleei, Amorebieta-Etxanoko Larrea kiroldegian urteko, sei, lau edo hiru hilabeteko abonua eginez gero, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie Larrea kiroldegiko igerilekuetan.
Honez gain, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie igerilekua erabiltzeko.
Era berean, Amorebieta-Etxanon erregistratuta dauden padel eta futbol areto elkarteei, Lemoako kiroldegiko instalazioak erabiltzeko erreserba eginez gero, Lemoan erregistraturik dauden elkarteei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzen zaizkie.

Artículo anteriorPilotan txapeldunak
Artículo siguienteCursos de maternidad y suelo pélvico