KINE ZINEKLUB 2019-2020: NOVIEMBRE

Ikasturtearen hasierarekin batera, KINE Zineklubak urrian aurkeztu du lehen zikloa. Urtero lez, 3 film proiektatuko dira asteartero 20:15etan 4,50 eurotan. Filmen aurretik zineforumarekin jarraituko da aurten; gogoratu dohainik dela eta gonbidatuta zaudetela parte hartzera, 18:45etatik 19:45etara Zornotza Aretoan. Ama birjina lehen zikloa emakumeei eskaini zitzaien eta ama izateko (ala ez izateko) erabakian ardaztu zen, hiru emakume protagonisten istorioen bitartez.

Azaroan, behin eta berriz agertzen den gai bati buruzkoa izango da Maite minak zikloa; zeren, nork ez du inoiz bihotz hautsirik izan? A! Eta kontutan izan azaroko film hauen zuzendariak emakumeak direla den-denak.

Lehen asteartean (azaroak 5) Maya proiektatuko da, Mia Hansen-Løve zinemagile frantziarraren filma. Kazetari batek – Roman Kolinka – 2012an bahiketa bat jasango du Sirian eta gero aske utzi dute, baina bere barruan zerbait gertatu da eta ez da pertsona berdina. Goara joatea erabakitzen du eta han Aarshi Banerjee-k interpretatuko Maya ezagutuko du.

Azaroaren 12an, Antonella Sudasassi Furniss-en El Despertar de las Hormigas Costa Ricako filma izango dugu. Kritika oso onak jasotzen ari da eta Isaren historia kontatzen du: jostuna da eta bere senarrak hirugarren seme bat nahi du; Isak, ordea, beste plan batzuk ditu.

Bukatzeko, azaroaren 19an, Catherine Corsiniren Un amor imposible izango dugu. 1950eko hamarkadan girotutako filma, bulegoko langile apal baten eta burgesiako gazte baten harreman toxikoaren emaitza erakusten duena: Chantal alaba.

Animatzen zarete etortzera?

Artículo anteriorLas entradas al Zornotza Aretoa se podrán adquirir online sin comisión
Artículo siguienteEneko Atxa Premio Nacional de Gastronomía Saludable a la personalidad más destacada