Zornotzan

Enpresak, Herria

2020ko TXOTXAREN AURKEZPENA

Bizkaiak gaur hasiera eman du bere txotx denboraldiari, eta eliteko bi kirolari izan ditu enbaxadore. Australian urrezko hiru domina irabazi dituen Mikel Garcia eta Javier Conde atleta paralinpiarrak kirol bikote perfektua osatzen dute; lana eta ekimenaren adibide, eurek zabaldu dute ofizialki Bizkaiko lurraldean txotx denboraldia. Javier Condek milaka kilometro pilatu ditu bere hanketan, bost joko paralinpiko urrezko zazpi dominarekin eta zilarrezko birekin. Orain erronka berriei aurre egiten kirolari gazteei aukerak ematen jarraitzen du Saiatu Atletismo Klubean. Mikel Garcia Agirrezabal «Iralako bala» bezala ezaguna, Konde Klubeko kidea da, eta 2019an, Inas Global Games delakoen urrezko hiru domina ekarri zituen Euskadira. «Oso pozik gaude aurtengo sagardoaren enbaxadore izateko gugan pentsatu duzuelako. Oso harro sentitzen gara «, aitortu dute.

2019ko sagar uzta oparoa izan da. Bizkaiko sagardo ekoizleek eurek argitu dutenez. «aurreko kanpaina oso eskas batetik gatoz, eta sagarrondoek indarrak berreskuratu dituzte ekoizpen handiagoa emateko». Udaberrian izandako euri eta haize eskasia funtsezkoa izan da loraldirako eta sagar ugaritasunerako. Dena den, kanpaina hasiera goiztiarra aurreikusten bazen ere, agronomia kontuengatik ez zen espero zuten guztia aurreratu. Bizkaian, Intxaurragak azaldu duenez, «baikorra» izan da; izan ere, sagar goiztiarrak zuhaitzetik erori ziren eta, horri esker, aurreratuta iristen zen frutaren bahetze naturala egin ahal izan zen: «Sagar ugariko urtea izan arren, espero baino gutxiago bildu da, baina sagarraren kalitatearen alde. Bildutako guztia oso ona izan da», nabarmendu du Juan Zuriarrain enologoak.

• Kontutan izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian bertako produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustukoen duen nahasketa. Bizkaian, ekoizpen bolumena 150.000 litrora iritsi da aurten, aurreko ekitaldian baino ia 45.000 litro gehiago. Bizkaiko fruta-arboletan 2019an bildutako sagarrekin aurreko urtean baino alkohol-graduazio gutxiagoko sagardoa egin da, % 6,0 inguru. «Uda lehor eta beroarekin sagarrondoek ez dituzte lortu aurreikusten ziren azukre kantitateak, baina bai taninoetan. Horrek alkohol-kantitate ertain-baxuko sagardoa ekarri du, aurreko ekitaldikoa baino askoz ere gorputz eta lurrin handiagoarekin. «Sagardo berriak oso ezaugarri markatuak ditu. Beste urte batzuetan fruta freskoari egindako aromengatik nabarmendu izan bada, aurten fruta helduagoari egindako aromengatik nabarmentzen da, edalontzietan, kolore hori bizikoak dira, anbar tonalitatean», deskribatzen du Zuriarrainek. Aurten eduki mikatzagoko eta bilakaera hobeko sagardoak dira botilan, motelagoak, baina iraunkorrak. Dagoeneko botilan eta kupelan kontsumitzeko zain dagoen sagardoarekin gustura agertu dira ekoizleak. «Kalitate handikoa da, eta dituen ezaugarriengatik, urteak aurrera egin ahala garatzen joango den sagardoa da. Asko gustatuko zaigu «, zehaztu du Aitor Intxaurragak.

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que