Zornotzako XIV. Idazlan Lehiaketa

Urritxeko ikasleek, herriko ikastetxe guztiekin batera, parte hartu dute Zornotzako XIV. Idazlan Lehiaketan. Adin-taldeen arabera sailkatu dira gazteak. Alde batetik, haurrak 10 urte arte, bestetik gaztetxoak 11 eta 14 bitartekoak eta azkenik, gazteak 15 eta 18 urte bitartekoak. Sei sari egon dira guztira eta Urritxeko ikasleek 3 sari lortu dituzte.

Gaztetxoen atalean, 11-14 urte bitartekoak, Urritxe institutuko Imanol Gonzalezek lortu du lehen saria eta gazteen atalean, 15-18 urte bitartekoak, lehen saria Ane Etxeandiarentzat eta bigarren saria Jon Uriarterentzat izan dira. Hauek biak ere Urritxe institutukoak. Zorionak hirurei!!!

Artículo anteriorANDONI AGIRREBEITIA: “EL TRABAJO HA DADO LOS FRUTOS DEL CONSENSO”
Artículo siguienteXI.Belatxikieta Igoera