‘Txapela Buruan’ saiorako lau aukeratuen izenak

Iragan ostiralean EITBren Bilboko egoitzak aurki ETB-1en estreinatuko duten “Txapela Buruan” saioaren castinga hartu zuen Zornotzako Pausa enpresak. Ehunka gazte aurkeztu ziren bertara, eta egun osoko lan saio luzearen ostean, aukeraketa prozesua abiatu zuten saio berri honetako arduradunek.
Asteburuan gogoeta luzea egin dute, eta dagoeneko baditugu lau aukeratuen izenak. Bi neska bizkaitar eta Oiartzungo eta Gasteizko bi mutil gaztek egingo dute bidaia.
Otsailean abiatuko dira Europa aldera, eta martxoan hasiko dira saioa emititzen.
Saioaren egitura

Lau gazte hauek 15 egunetako InterRail bidaia egingo dute, eta Europan barrena izandako abentura erakutsiko du saioak. Hautagaiek jende eta leku berriak ezagutuko dituzte, eta gu haien esperientziaren lekuko izango gara.

GOIAITZ (Oiartzun)

-18 urte

-Bidaiatzea gustuko du

-Mendizalea

-Mutil irekia; leku berriak eta jende berria ezagutu nahi ditu.

IRATI (Durango)

-19 urte

-Ikus entzunezko komunikazioa ikasten du

-Kirola egitea gustatzen zaio

-Ingelesez hitz egiten du

MAITANE (Gernika)

-20 urte

-Itzulpengintzako ikaslea

-Hizkuntzak gustatzen zaizkio, baita bidaiatzea ere

-Ingelesez eta frantsesez hitz egiten du, eta italiera eta alemanera ikasten dabil

IENEKO (Gasteiz)

-24 urte

-Antzerki konpainia batean egiten du lan

-Kirolaria

-Abenturazalea; ez du monotonia atsegin

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.