Puntuak Gazte Karnetarekin

PUNTUAK ZELAN LORTU?

GAZTETXOKOA: PUNTU BAT egunero*
*Astelehenetik ostegunera Gaztetxokora hurbildu Gazte Karneta erakutsi eta puntu bat irabaziko duzu. 4 Puntu irabazteko aukera izango duzu aste bakoitzean egunero hurbilduz gero.

ZORNOTZA ARETOA: 15 PUNTU arratsalde baten*
*15 Puntu irabazi zuzeneko emanaldi baterako sarrera erosterakoan Gazte Karneta erakusteagatik.
6 Puntu aste barruko zine emanaldi baterako sarrera erosteagatik, eta 4 puntu asteburuko emanaldietan. Gogoratu beti txartela erakutsi behar duzula.

ENTSEGU LOKALAK: 8 PUNTU ordainketa egiterakoan*
*8 Puntu irabaziko dituzu lokalak erabiltzeko 20€ko ordainketa egiten duzun bakoitzean Gazte Karneta baduzu.

ZELAIETA ZENTROA: 30 PUNTU ikastaroetan*
*15 Puntu hiru hilabeteko ikastaro baten apuntatzeagatik eta 30 puntu urte osoko ikastaro bat bada. Ikastaroaren ordainketa egiterakoan zure Gazte Karneta eraman eta puntuak lortuko dituzu.

Eta LAGUN BAT ekartzeagatik 5 PUNTU BAKOITZARENTZAT!
Zure lagunak Gazte Karneta ez badute, ekarri Gazte Informazio Bulegora egiten, eta biok 5 puntu eramango dituzue besterik egin gabe.

UDAL LIBURUTEGIA: liburu bat PUNTU BAT *
Liburu bat liburutuegitik eramaten duzun bakoitzean zure Gazte Karneta erakutsi eta puntu bat lortuko duzu.

ETA ZER LORTUKO DUZU PUNTUEKIN?

Gazte Informazio Bulegoan eskatu!

50 puntu Zornotza Aretoan zinerako sarrera 1**
100 puntu Zornotza Aretoan zuzeneko emanaldi baterako 2 sarrera**
300 puntu Gauerobidaian bidaietarako 20€ko bonoa***
350 puntu Dendariak elkarteko dendetarako 20€ko bonoa

**Gehienez emanaldia baino bi egun lehenago eskatu beharko dira sarrerak. Zazpi sarrera emango dira emanaldi bakoitzerako. Pertsona bakoitzak puntuekin bi sarrera hartu ahal izango ditu gehienez emanaldi bakoitzerako zinearen kasuan, eta lau zuzeneko emanaldietarako. Sarrerak, zinearen kasuan, astelehenetan, ostiraletan edo larunbatetan erabili beharko dira.
***Gehienez bono bat erabili ahal izango da bidai eta pertsona bakoitzerako.

Artículo anteriorNUEVA CITA CON EL BASKET EL DOMINGO
Artículo siguienteESPECTACULAR CONCIERTO DE LA BOS Y ELISENE ALZOLA