LUIS URRENGOETXEA KALEKO JAIAK SUKALKI TXAPELKETA (Gisaue)

ARAUDIA
1.- Sukalkia, azaroaren 8an, zapatuan, izango da.
2.- Izen-ematea azaroaren 7a, barikua, baino lehen egin behar da Luis Urrengoetxea kaleko tabernetan (Tomasa,
Pozu ́s, Vibe, Urtza, Guria, Auzokoa, Belatxikieta, Leku Berri, Far- far, Vintage eta Hotel Harrison).
3.- Izen-ematea kuadrilaka izan behar da eta izena ematerakoan, mahaiak eta aulkiak nahi izanez gero, 1,50 € pertsonako ordainduko da. Halaber, kuadrila bakoitzak 20 euroko fiantza derrigorrez ordaindu behar du, diru hau materiala bueltatzerakoan itzuliko da.
4.- Mahai eta aulkiak TENKORen jasoko dira, goizeko 10:00etatik 11:30etara, eta bertara bueltatu arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara.
5.- Antolatzaileek mugatutako lekuetan bakarrik sukaldatu eta bazkalduko da.
6.- Euria bada, lonja eta tabernetan bazkaltzeko aukera egongo da.
7.- Sukalkia eguerdiko ordubietan aurkeztu behar da.
8.- Epaimahaiak esandakoa apelaezina da.
9.- Izena ematerakoan, araudi hauek onartzen dira.

Artículo anteriorCurso gratuito de autodefensa feminista
Artículo siguienteNOCHE DE HALLOWEEN