LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLE BI, MATEMATIKAKO LIGAREN MUNDU MAILAKO FINALEAN, PEKINEN

Lauaxeta Ikastolako ikasle bi, Estatu mailako Matematika ikasle bikainenen artean dagoz eta Pekinen ospatuko dan IV Matematika Liga Europearraren mundu mailako finalean izango dira.
Estatu mailako fasean, 920 ikastetxe eta 12.200 ikasletik gora izan ziran parte hartzaileak eta Lauaxeta, hirugarren gelditu zan, bai talde eta baita banakako modalitatean ere.

IV Matematika Liga Europearra (Mathleague) deritzonak, matematika arloan gaitasun bereziak daukezan gazteak nabarmentzen dauz.
Hiru hilabete ikastetxeetatik online lehiaketan aritu izan eta gero, eta Zaragozan ospatutako estatu mailako fasea gainditu ondoren, Pekinera doaz, mundo mailako finalera datorren azaroak 25 eta 28 bitartean ospatuko dan finalera. Jon Urzainki Murillo eta Ander Agirrezabal Gomez, Ugao eta Zornotzako mutilak eta Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek, euren gaitasun eta lanari esker irabazitako esperientzia hau bizitzeko aukera izango dabe.
Osvaldo Carrillo, Talento Fundazioaren zuzendariaren esanetan, “parte hartzaileak, matematikako ikasle onak izateaz gain, esfortzuan eta lorpenerako adorean txapeldunak dira, baita hizkuntzetan ere, frogak ingelesez izan bait dira”.
Datorren azaroak 26ean, mundo mailako finala izango da eta egun berean klasifikazioa ezagutuko da, azaroak 28an sari banaketa ekitaldia ospatuko dalarik, behin aurreko eguna, 27ª Pekin ezagutzen emon ondoren.
Orainarte jasotako sarien artean: ikastolako 12 ikaslerentzako MathCamp Europe matematika kanpamentuan beka, University College of London, Oxford University edo Bath Universityn beka baita eta Gauss beka (talent matematiko eta zientifikorako programa), baita robotika eta robotikara aplikatutako matematiken inguruko kurtso bat

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.