Gazte Eguna Zornotzan

Gazte eguna ospatzen dago gaur Zornotza. Jana eta edana abiapuntu, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurkoan herriko gazteenek. “Zornotzako Gazteak” taldearen asanbladakoei esker, doinu euskaldun eta indartsuarekin eman die harrera zornotzarrek, zapatu luze eta herrikoi honi. Bertsolari eta electro txaranga martxosoenak direla medio, giro ederra sortu da herrian; gainera, parke gorriko karpan aurki hasiko diren kontzertuek amaiera bikaina emango diote egunari;erromeri doinuak zapore ezin hobea gaineratu diezaion festa polit honi.

Amaitzeko, egun euritsuenari ere, argi distira bereziak ateratzeko prest gaudelako, jarraitu dezagun Zornotzari bizie emoten!
Amaia Larruzea

KLIKATU ARGAZKIAK HANDIAGOTZEKO

DSC_0241

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2014

Ir arriba.