Kultura

NAÑON ELKARTEA TUTERAKO IKASTOLAREKIN

Nafarroako “zonalde ez-euskadunean” aurkitzen diren ikastolen egoera ekonomikoa larria dela aski ezaguna da. Arazo honi aurre egiteko “Zazpiak bat” elkarteak Tuterako Argia Ikastola laguntzeko Erriberako produktuen salmentan oinarritutako proiektua martxan jarri du. Helburua bikoitza da, alde batetik eta nagusiki, euskerak zonalde horretan daukan egoera latzari haize apurra ematea eta, beste aldetik, elikadura-burujabetza landuz, Erriberako nekazaritza sustatzen laguntzea.

Salmentarako prestatu diren kaxetan ondoko produktuak aurki daitezke

– Kalabaza krema boteilatxoa
– Berdura krema boteilatxoa
– Potxak tarroa
– Menestra tarroa
– Alkatxofen bihotzak tarroa
– Esparrago lata 1
– Pikillo tarro 2
– Mailuki mermelada tarroa

Guztiaren prezioa 50€-koa da (30€ produktuetarako eta 20€ diru-laguntzarako).

Beraz, laguntzeko prest bazaudete bidal egiguzue zuen eskaera, izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta kaxa kopurua zehaztuz, abenduraren 4a baino lehenago. Kaxak egun batzuk beranduago banatuko dizkizuegu adostutako lekuan, abenduaren 13 eta 19a bitartean.
Ordainketari dagokionez, aukera bi dauzkazue: zuzenean ordaintzea kaxa
batzen duzuenean edo ondoko kontu korrontean 50€-ko diru transferentzia
eginez (“Tutera izena+abizena” transferentzian zehaztuz).

3035.0015.00.0150703240

Animatu zaitezte Argia ikastola laguntzera! Aldez aurretik eskerrak emanez,
Nañon Zorrontzan Euskeraz Taldea.

Melodiari begira

Joan den azaroaren 6an, ongietorria egin genion KINE Zineklubak antolaturiko bigarren zikloari: “Melodiari begira”. Musika izan du ardatz azaroko zikloak eta ” Memoria de Pez” musika taldea hurbildu zen gurera, Zornotza Aretoko hall-ean akustikoan gure belarriak gozatuz beraien abestien bidez. Jende andana hurbildu zen aurkezpenera,
beraz eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen hurbildutakoei eta taldeko mutilei. Eguneko albiste txarra pelikularekin iritsi zitzaigun, ezin izan bait genuen “Walk The Line” proiektatu arazo teknikoak medio. Hori dela eta, azaroaren 27an proiektatuko da filma. Lerro hauen bidez, barkamena eskatzen dizuegu hurbildu zineten guztioi, eta euskaraz esan
ohi den gisan: “gaizki eginak barkatu eta ongi eginak gogoratu!”.
Egun berean ekin genion gainera KINE Zineklubak antolatu duen zine ikastaroari. Lara Izagirreren tutoretzapean, hamar laguneko taldea batu da astearte arratsaldetan zinemaren sekretuak ikasteko. Urtarrilerarte ekingo dio ikastaroak eta ikasleek zinearen inguruko prozesuak ezagutzeko aukera izango dute. Pozik gaude talde elegantea osatu dugulako eta hemendik esker hitzak izena eman duzuenoi!

Mikel Urdangarinen disko berria

Mikel Urdangarin AZULA disko berria plazaratu du
8 abesti izango dira Mikelen 11.diskoan. Azula izena jarri dio eta singelaren lehen abestia “Tanta bat lurrean bezala” izena du. Durangoko azokan aurkeztuko du bere lan berria eta dagoeneko kontzertu batzuk kontratuta ditu. Diskoa azaroaren erditik aurrera kalean izango da eta primizia moduan entzun genuen Zornotza Aretoan amorebieta.com webaren aurkezpen egunean.

Subasta de cuadros eta Ipuin lehiaketa

Como ya es conocido, la Sociedad organiza los premios Renteria de pintura. Fruto de esos años de trabajo, la Sociedad posee un fondo de cuadros que estima oportuno ofertarlos a aquellos interesados que deseen adquirirlos.
En este sentido, entre los días 19 y 24 de noviembre, ambos inclusive, en horario de 18-20:30, se expondrán en la Sociedad los cuadros, a fin de que cualquier interesado los pueda adquirir.
La opción de compra, en sobre cerrado, tendrá lugar el día 24 de noviembre a las 13 h en la Sociedad. El sistema de subasta cerrada será el siguiente: cada cuadro tiene un número y habrá una hucha para cada cuadro en laque se meterá el nombre y la cantidad que cada uno estime oportuno con un mínimo de 100 € u el sábado a las 13 h. se Abraham las huchas y se comprobarán las pujas.
El total de la recaudación será destinada a la Asociación para la Integración de Discapacitados de Amorebieta-Etxano (AIDAE).

S.A.C. ZORNOZA XIII IDAZLAN LEHIAKETA

S.A.C.Zornozak XIII idazlan-lehiaketarako deialdia egiten du. Ipuin bat idatzi beharko da eta honela arautuko da lehiaketa:
1. Idazlanak euskaraz idatziko dira.
2. Adin-taldeen arabera, ondoko mailak ezarri dira:
Haurrak: 10 urte artekoak.
Haurrak: 11 eta 14 bitartekoak.
Gazteak: 15 eta 18 urte bitartekoak.
3. Idazlanek bakarka eginak izan beharko dute.
4.Idazlanek argitaragabeak izan behar dute. Bi orrialdekoak gutxienez eta gehienez lau orrialdekoak.
5. Idazlanaren hasiera ondorengoa izango da: “Bat-batean, laino ilun ugari hasi ziren sortzen edonon.” Ipuina baloratzean kontuan hartuko ditugu fantasia, asmamena, originaltasuna, bizitasuna, sentikortasuna eta norberaren idazkera, bai edukian bai forman ere.
6. Ipuinak gutunazal itxi batean aurkeztuko dira. Gutunazal horren barruan, adierazitako idazlanaz gain, beste gutunazal itxi bat sartuko da eta horren atzealdean idatziko da ipuinaren izenburua eta egilearen adina. Gutunazalaren barruan, ordea, ondoko datuak adieraziko dira: parte-hartzailearen izen-abizenak, jaiotza-urtea, ikasturtea, norberaren helbidea eta telefonoa, baita ikastetxearen izena ere.
7. Idazlanak ikastetxeetan bertan jasoko dira; idazlanak onartzeko epea abenduaren 13an amaituko da.
8. Epaimahaia Zornotzako pedagogia eta kultur arloko ordezkariek osatuko dute.
9. S.A.C.Zornozak bere esku hartuko du aurkeztutako lanak erabiltzeko eskubidea eta, hala badagokio, argitaratzeko eskubidea ere bai, egoki zaion eran.
10. Sariak. Mailaren arabera ondoko sari hauek emango dira:
10 urte artekoentzat: Lehen saria: 60 euro.ko bonua.
Bigarren saria: 30 euroko bonua.
11 eta 14 urte bitartekoentzat: Lehen saria: 90 euroko bonua.
Bigarren saria: 60 euroko bonua.
15 eta 18 urte bitartekoentzat: Lehen saria: 210 euro.
Bigarren saria: 150 euro.
11.Sariak Koraleko egoitzan (Harrisson etxean) emango dira abenduaren 21ean 20:00an eta bertaratzen diren partaideen artean zozketa bat egingo da.
S.A.C.Zornozak ez du erantzukizunik hartuko jasotako idazlanen bat galtzen bada.
* Laguntzaileak: Ametx (Udaletxearen Kultur Fundazioa) eta La Caixa.

Gogoratu … Recuerda …

Zanguango konpainiaren Aquí va a pasar algo ikuskizunaren egun aldaketa dagoela eta horrela, 23rako iragarri bazen ere, azaroaren 29an izango da, ostegunarekin, iluntzeko 20:00etan.
El cambio de fecha del espectáculo Aquí va a pasar algo de la compañía Zanguango, que pasa del 23 al 29 de Noviembre, jueves, a las 20:00 horas.
29 Osteguna/Jueves 21:00
Aquí va a pasar algo Zanguango teatro

Eta Walk the line, zineklubaren azaroko filma, arazo teknikoengatik eman ezin izan zena, azaroaren 27an ikusi ahalk duzu, iluntzeko 20:00etan.
Y la película del cine club de Noviembre, Walk the line, que no se pudo proyectar en su fecha por problemas técnicos, podrás verla el día 27 de noviembre, a las 20:00 horas.
ZINE-KLUBA. Zornotza Aretoa
Melodiari begira
27 Walk the line (En la cuerda floja) James Mangold 136´ 2006, AEB

zornotzaaretoa@markeline.com

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.