ABIAN DA EUSKERA IKASTEKO ESKAITZA ZORNOTZAN

Andoni Agirrebeitia, Alkateak, Idoia Zuloaga Zornotza Udal Euskaltegiaren zuzendariak, Marivi Zubiaga, Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak eta AEK-ko udalerriko arduraduna den Julio Aranguenak zornotzar guztiak animatu nahi dituzte euskara ikasteko izena emateaz gain, euskaraz bizi eta euskal kulturaren ezagutzan murgil daitezen.

Hainbat dira udalerrian matrikulatzeko dauden aukerak: klaseak egunero, astero, ikastaro trinkoak … eta barnetegian aritzeko hileroko eskaintzak ere. Era berean, aipatzekoak dira nagusiei eta etorkinei zuzenduta dauden klaseak.

AEK-ko Julio Aranguenak euskera praktikoaren alde agertu da, “euskera hizkuntza denez praktikoa izan behar du eta berba egin behar da edozein momentuan eta edozein eran. Mintzamena eta ahoskotasuna oso garrantzitsuak dira. Gizartearen beharretara egokitutako ikastaroak ditugu, batzuk seme alabei laguntzeko ikasten dute, beste batzuk jubilatuak dira, eta beste asko asterketak gainditzea dute helburu. Talde txikiak, giro atsegina, ikasleen beharretara egokituz eta aurten ere hizkuntza zuzen eta egoki erabili nahi dutenentzat ere C2 maila dugu. Honez gain, autoikaskutzan tutorearekin eta online ikastaroak».

Maribi Zubiaga, Zornotza Barnetegiaren ordezkariak, azpimarratu duenez, Barnetegiak ikastaro aukera zabala eskaintzen du, eta batez ere euskeraz bizitzeko aukera. Urritik ekainera 6 orduko ikastaroa eta arratsaldetan beste eskaintzak eta aktibitateak. Gainera, on line ikastaroak eta klase saio pertsonalizatuak ere eskaintzen dira Barnetegiak.

Idoia Zuluagak, Udal Euskaltegiaren zuzendariak berriz, eskaria eta eskaintza bat egiten jarraitzen dutela eta, aurten iaz arrakastatsuenak izan ziren ikastaroak emango dituzte. «Ikasleen beharrei egokitzen saiatzen gara. Horregaitik eskaintza handiena astelehenetik ostiralera 1´30 ordu urritik ekainera dugu. Honez gain, etorkinei zuzendutako Aisa ikastaroa, nagusiekin bi talde ditugu eta agian beste bat jarriko da martxan eta tabernari eta merkatariei zuzenduta beste bat nahi dugu hasi. Azken urteotan ikasleen kopuruak gora egin du apurka apurka eta aurten mantentzearekin konformatzen gara».

Artículo anteriorLOS AZULES GANAN EN LA PRÓRROGA AL SOCUÉLLAMOS
Artículo siguienteEl lunes se abrirá la nueva plaza de Kaitana