AZOKA SOLIDARIOA LARREA IKASTETXE PUBLIKOAN

Joan zen martxoaren 6an Larrea eskolako eraikinean arratsaldeko 4etatik aurrera STOP SANFILIPPO FUNDAZIOari laguntzeko asmoarekin azokatxo solidarioa ospatu zen.

Hainbat artikulu jarri ziren salgai: eskuz egindako pultsera, belarritako, lepoko eta beste apaingarriak, ikasleek geletan prestatu eta garbitutako mineralak,…

Senide, guraso, irakasle eta ikasle ugari hurbildu zen erakusketa ikusi eta laguntzeko prest.

Salmentarekin lortu zen dirua fundazioaren diru kontuan ingresatu da. Biziki eskertu digute bai diru-laguntzagatik eta baita, beraien berri LARREA ikastetxera eta gure herrira zabaltzen egindako esfortzuagatik eta adierazitako jarrera solidarioagatik.

Geuk ere STOP SAN FILIPPOkoei gure zorionik beroenak eman nahi dizkiegu egiten ari diren lanagatik eta eskerrak egiten duten lana, solidaritatea eta jarrera positiboak transmititzen egiten duten lanagatik

Zorionak eta eskerrik asko partehartu duzuen guztioi!!!

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.