ZUBIAUR MUSIKA ESKOLA BERRIAREN ARGAZKIAK

Eraikin berria, ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra izateko eta bere energia kontsumoa eta ingurumen arloko eragina ahalik eta txikienak izan daitezen diseinatu da.
Eraikinak lau solairu erabilgarri ditu. Beheko solairua gune erabat diafanoa da, eta sarbide zuzena du Txiki Otaegi kaletik. Leku horretan egongo dira atezaintza, jendearen arretarako zerbitzua eta itxaroteko gunea.
Hurrengo hiru solairuak, eraikuntzaren erdian dagoen den kristalezko eskailera handi baten bitartez daude komunikatuta. Horrek argitasun handia ematen dio espazioari, Zelaieta parkearen ikuspegi bikainak eskaintzeaz gain.
Lehenengo solairuan irakasleen gelak, erabilera anitzeko aretoa eta biltegia daude. Bigarren solairuak, haize eta soka musika-tresna, gitarra eta piano gelak jasoko ditu, musikoterapia lantzeko guneaz gain. Amaitzeko, hirugarren solairuan alboka, akordeoi, txistu, trikiti, perkusio eta joera berrien gelak egongo dira. Proiektuaren aurrekontu osoa 2.570.000 eurokoa izan da.

Artículo anteriorAmorebieta- Etxanoko emaitzak
Artículo siguienteLos pensionistas seguirán con sus movilizaciones