ZORNOTZAKO MASTER KAIOLA

Amorebieta-Etxanoko «LAGUN ONAK PILOTA ELKARTEAK» pilotak duen herri kirol eta gertutasun kutsua ahalbidetzen duen txapelketa martxan jarri du. Gaur eguneko aisialdi eta kirol jardueren eskeintzen artean, pilotak bere garrantzia duela erakutsi behar du eta horretan ahaleginduko gara.
Euskal Herriko pilota txapelketen egutegiaren barruan kokatuko da»ZORNOTZAKO 4 1/2ko TXAPELKETA» non momentuko pilotari onenek parte hartuko duten, pilotazaleon gozamenerako.
Aspalditik euskal pilotarekin eta bere sustapenarekin hartuta daukan konpromezuarekin jarraituz, Amorebieta-Etxanoko udalak bere baitan dituen Amorebieta IV eta Eubako frontoietan hartuko ditu txapelketako partiduak.
Telebista publikoak ere gure kirola zabaltzeaz duen konpromezuarekin jarraituko du.
ETB 4ko kamarek Kadete eta Jubenil mailako finalak eskeiniko dituzte
TXAPELKETA
Zornotzako 4 1/2ko txapelketa KADETE eta GAZTE mailan jokatuko da.
Euskal Herriko lurralde guztietara eta Inguruetako lurraldeetara zabalik egongo den txapelketa pribatua izango da.
Guztira: 60 pilotari maila bakoitzeko

PARTEHARTZAILEAK:
• Bizkaia: 15 pilotari
• Araba: 10 pilotari
• Gipuzkoa: 15 pilotari
• Nafarroa: 15 pilotari
• Errioxa: 5 pilotari

Partiduen datak:
• Ostirala: 18:30etan
• Larunbata: 16:30etan
• Igandea: 10:30etan

SARIAK:
KADETEAK: partidako eta pilotari bakoitzeko 20€ final hamaseirenetatik aurrera.
Azken fasean: 1º saria: 400€ + Txapela + Garaikurra
2º saria: 250€ + Garaikurra
3º saria: 150€
4º saria: 75€
GAZTEAK: partidako eta pilotari bakoitzeko 30€ final hamaseirenetatik aurrera.
Azken fasean: 1º saria: 600€ + Txapela + Garaikurra
2º saria: 450€ + Garaikurra
3º saria: 300€
4º saria: 100€

TXAPELKETAKO EGUTEGIA:
Liga fasea: – Apirilak 17,18,19,24,25,26
-Maiatzak 1,2,3,8,9,10,15,16,17,22,23,24,29,30,31
-Ekainak 5,6,7,12,13,14,19,20,21,26,27,28
-Uztailak 3, 4,5 de Julio.

Final aurrekoak: – Uztailak 11
Finalak: – Uztailak 18

TXAPELKETAKO EGITURA:
Kanporaketa zuzeneko txapelketa da, irabazleak aurrera jarraituko du, galtzailea txapelketatik kanpo geratuz.
Ez da txapelketako partidurik atzeratuko(salbuespena, frontoiaren egoera izango da) eta puntualitatea eskatuko da.

Artículo anteriorAMOREBIETA B TAMBIÉN ES DE PRIMERA
Artículo siguienteBIZKARGI, IZAN ZIRELAKO GARA