Zornotzako hockey taldea

Ba al zenekien Zornotzan hockey taldea dagoela eta sekulako arrakasta izaten ari dela herriko kirolzaleen artean?

Azpimarratzekoa da klubak izan duen hazkundea, 6 kirolari izatetik 50 izatera heldu baitira azken urteotan.

“Zornotzan, herrian bertan, gure taldea eta kirol eder hau ikusaraztea oso garrantzitsua da”, hauxe gaurko artikuluaren aldarria eta Maider Ituarteren eta Hots Shots Etxano Hockey taldeko partaideen nahia. Bere hitzetan, “hastapenetatik hona, gure presentzia herrian areagotu egin da, bai, hala ere, oraindik ere, hobetzeko tarte dezente dugu.  Zornotzan, hockey kirol klub bat dagoela, gutxi batzuk dakite, eta zentzu horretan, hockeya kalera sarriagotan atera behar dugula uste dugu”.

Azpimarratzekoa da klubak izan duen hazkundea, 6 kirolari izatetik 50 izatera heldu baitira azken urteotan. Arin idazten eta esaten diren datuak, baina lan galanta dutenak, bai horixe. Hockey jardueran inplikatu eta murgildu diren familien kopurua asko handitu da, eta horrek, eragin handia dauka klubaren funtzionamendua ere, errazte aldera.

Bestalde, erkidego mailan, diputazioak eta federazioak antolatutako eskola kirola ligan parte hartzeaz gain, gainontzeko klubekin harremana sendotzearekin batera, jarduera eta topaketa asko antolatu ohi dituzte.

Nolatan Etxano? Zergatik Etxanoko taldea ote? “Etxanon sortu ginen, gure kirol kluba Etxanon sortu zen, proiektu honi hasiera eman diogun familiak Etxanon bizi gara eta bertan jaio dira gure seme-alabak, eta gure hasierako entrenamenduak, jolasak, partida, Etxanoko frontoian egin genituen”.

Maider  Ituarteren, Thomas Jeffrey Seiletren eta Unai Martinezen hitzetan, “elkarrekin jolasteko modu bat bezala hasi zen gure eta gure ametsa, eta horixe izan zen gure oinarria. Etxanon bizi gara, Etxanon jaio gara eta Etxanon sortuak izan gara.

Hastapenetako bitxikeriak, orainaren aldarri

Hot Shots Etxano Hockey kirol klubaren jaiotza ofiziala 2021. urtean koka dezakegu, urte horretan, estatutuak sortu eta adostu egin baitzuten taldearen egitura, modu ofizial batean, benetan, hala ere, klubaren hastapenak arinagotik datoz, 2019. Urtetik, hain zuzen ere; non familiak  euren seme-alabekin hockeyan jolasten hasi ziren, Etxanoko frontoian.

Zornotzako udalararekin harremana ere estutu egin da, hastapenetan diziplina oso ezezaguna zen Zornotzako administrazio publikoari begira. “Bilerak izan ondoren, zer egiten ari garen hobeto ezagutu ahal izan dute. Oro har, garapena oso positiboa izan da”, azaldu dute gaur egungo egoeraren inguruan galdetzean.

Ba al zenekien hockey taldea egon badagoela Zornotzan?

“Bai, gure kirol hau, Zornotza herrian ikusgarriagoa egitea eta ikusaraztea oso garrantzia da guretzat. Guk geuk astelehenetan eta asteazkenetan entrenatzen dugu Lauaxeta ikastolan, 17:15ak eta 18:45ak bitartean eta edonor etor daiteke gure entrenamendu bat ikustera eta entrenatzaileekin edota zuzendaritza taldekoekin hitz egitera, ateak guztiz zabalik dauzkagu”.

Horrez gain, helburu nagusia ezarri du aurtengo denboraldian taldeak, zein eta pista ofizial bat lortzea, horretarako, udalarekin harremanetan daude eta behar hori luzatu egin diete, proiektua eta beharrizanak helarazteko. Garrantzitsua da kirol hau ikusgarri egin ahal izateko, jarduera eta topaketa gehiago egin beharko genituzke Zornotza mailan, instalazio egokiekin.

Hementxe, Hockey taldeak, egun, eskaintzen dituen aukerak

“Aurten, kategoria ezberdinak ditugu, badauzkagu hasiberrientzat diren jokalarientzat hockey eskola bat, irristaketa teknika lantzeko, baita bestelako teknikak ere. Aurre-benjaminekin 2016/2017. urtean jaiotakoekin.

Bestalde, benjamin talde ofizial bat daukagu, 2014/2015ean jaiotakoekin, eta hauek bai eskola kirola ligan parte hartzen dute. Alebin kategoria ere badaukagu, eskola kirolan ere parte hartzen dutenak, 2012/2013. urtean jaiotakoak.

Azkenik, 2010 eta 2011. urtean jaiotakoak ere baditugu taldean aritzen direnak, eta hauekin, lagunen arteko topaketak eta jardunaldiak antolatzen ditugu, haiek ere partidetan eta lehiaketetan parte hartzeko.

Jarraipena: nola izan dezakegu zornotzarrok Hockey taldearen berri?

Kirol klubaren informazio guztia Facebooken dago, “Etxano Hot Shoots” kontuan, izena emateko edota entrenamendu bat ikustera joateko, onena euren emailera idaztea da, mezu bat bidalita, eurak harremanetan jarriko dira familia horrekin eta horrela bideratuko lukete.

Nork eman dezake izena? Printzipioz, 2017. urtean jaiotako kirolaria baldin bazara, kirola eman ahalko zenuke, 2010.urtetara jaiotakoak, LH 1. Mailatik DBH 1. mailara. Interesa izatekotan, email bat bidalita, eta informazio guztiaren berri izateko, Facebooken jarraitu.

“Euskal Herri mailan, azken urteotan, hockeyaren presentzia handitu dela uste dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan, talde berriak sortu dira eta kategoria bakoitzean jolasten ari den kirolari kopurua ere handitu egin da” adierazi du Maiderrek.

Kirol ederra da bere horretan. Zein da Hockey-ak eskaintzen duen berezitasunik aipagarriena?

“Hockeya oso kirol konpletoa da, taldean jolasteko kirola da, eta zentzu horretan, gure kirolarientzat garrantzitsuak diren balioak sustatzen ditu: talde-lana, kolaborazioa, errespetua, adiskidetasuna, lidergoa, etab. Medioa irrisketa den heinean, oso kirol erakargarria da, abiadura, potentzia, oreka, koordinazioa, denak bateratzen dituen diziplina da. Horrek ere egiten du hockeya hain kirol xarmagarria eta berezia izatea.”

Partaidetza gakoa omen da talde-giroa sustatzeko. Hainbat ekintza eta jarduera antolatzen dituzte bide horretan; esate baterako, lagun arteko jardunaldiak, eta partidak bukatu ondoren, bazkaltzera joaten dira gurasoak, umeak, etab. “Urtero egin izan dugu ekintza kulturala ere kirolariekin. Iaz, oso gauza polita egin zuten hockey irristaketa eta dantzaren inguruan eta Metropolitanoan aurkeztu zuten performance hori, eta Zornotzan egin zenean, erraldoiak atera genituen”, azaldu dute partaideek. Gainera, denboraldia bukatzean, kirolariak elkartu eta kanpingera joaten dira denak elkarrekin, talde-giroa sustatuz. Etxano! Hot Shots!!! Aurrera, talde! Aurrera ametsa!

Amaia Larruzea Motxobe

Artículo anteriorCICATRIZ INICIA SU RODAJE EN AMOREBIETA Y BILBAO
Artículo siguienteFútbol Femenino por todo lo alto!