ZORNOTZAKO EUSKAL JAIA URRIAREN 19AN

Datorren urriaren 19an, zapatua, Zornotzako hainbat talde kulturalen artean antolatutako bigarren Euskal Jaia ospatuko dogu; horretarako, aurten ere egun osoko egitarau erakargarria prestatu dogu.
Goizean, Zanpantzarrak herria itzartu eta gero, herriko lau gunetan talde kulturalok musika, dantza eta abestiekaz alaituko dogu giroa. 13:45ean Herriko Plazan alkartuko gara danok, bertan batera kantu eta dantzan jarraitzeko. Eta goiza amaitzeko, Zornotzako Musika Bandagaz kalejiran Ixerbekoako Kiroldegira joango gara, bertan herri bazkaria izango dogu eta.
Euskal Jaiko bazkaria IRAUNKORek prestatuko deusku, eurek ekoiztutako produktuak erabilita; hain zuzen be, babak – barazki, txorizo eta okelagaz – eta jogurta; edateko, bertoko txakolina eta sagardoa. Bazkarirako txartelak herriko taberna batzuetan egongo dira salgai.
Bazkalostean, bertsolariez eta IRATXE, EIDER eta ENEKOn kantaldiaz gozatuko dogu. Arrastian, Zelaieta Parkean herriko musika talde baten kontzertua izango dogu eta eguna amaitzeko EINGO taldeak dantzan ipiniko gaitu.
Zelaietako frontoian pilota partiduak egongo dira baita.
Ikusten dozuenez, aurten be egun bete-betea prestatu dogu, baina arrakastatsua izan daiten danon parte hartzea ezinbestekoa dogu. Gurako geunke herritar guztiek, AURREKO KOMA JARRI nagusi zein ume, baserritar jantzi eta herriko jai honetan parte hartzea. Ganera, egun horretarako beren-beregi Euskal Jaiko zapiak salgai egongo dira.

ANIMATU ETA HARTU PARTE!

EGITARAUA

ZORNOTZAKO KULTUR TALDEEK ANTOLATUTAKO
EUSKAL JAIA
2019-10-19
Animatu, jantzi euskal jantziak eta erdu kalera kantu eta dantzan!

ERAKUSKETA. Baserritar arropen erakusketa JAIALDI-ren eskutik
(Zelaieta Zentroan urriaren 1etik 19ra)

11:30 ZANPANTZARRAK (Herritik zehar)
12:00 KANTALDI ETA DANTZALDIAK (Herritik zehar)Herriko abesbatzak, trikitilariak, txistulariak eta dantzariak
13:45 SAIO NAGUSIA (Herriko Plazan) (talde guztiak herriko plazan batu eta elkarrekin zenbait abesti jo)
14:30 KALEJIRAN BAZKARIRA (Herriko plazatik Ixerbekoako Kiroldegia)
ZORNOTZAKO MUSIKA BANDA
15:00 HERRI BAZKARIA (Ixerbekoako Kiroldegian) IRAUNKOR-en eskutik
16:30 BERTSOLARIAK (Ixerbekoako Kiroldegian) ETA ABAR BERTSO ESKOLA
17:00 KANTALDIA (Ixerbekoako Kiroldegian) IRATXE, EIDER eta ENEKO
18:00 ESKU PILOTA PARTIDUAK (Frontoian)
19:30 KONTZERTUA (Zelaieta Parkea) PeA (akustikoan)
20:00-22:00 ERROMERIA EINGO Taldea (Zelaieta Parkean)

LAGUNTZAILEAK
IZAR, Amorebieta-Etxanoko Udala, EUREST

ANTOLATZAILEAK
Abeskimu / Alaiak/ Andramari Ikastola / Andramari Ikastolako Gurasoen Abesbatza / Brioletak / Ederto / Erdu Pilotan / Iratxe, Eider eta Eneko / Eta Abar Bertso Eskola/ Etxanoko Auzo Elkartea / Iraunkor / Lagun Onak / Larrea Eskola / Nañon / Soinutxikie / Udabarri / Udazken / Urritxe Institutua / Xuxurlariak / Zanpantzarrak/
Zornotzako Otxotea / Zornotzako Musika Banda / Zornoza abesbatza / Zubiaur Musika Eskola

Artículo anteriorLa nueva temporada del Zornotza Aretoa arranca con la obra de teatro Marierrauskin
Artículo siguienteLara Izagirre, zine zuzendaria : “Nora” Komedia bat izango da