Lara Izagirre, zine zuzendaria : “Nora” Komedia bat izango da

Lara Izagirre zinemagilea ‘Nora’ bere bigarren pelikula luzea filmatzen izan da azken asteetan. Dioenez, komedia bat izango da eta Zornotzan hasiko den ‘road trip’ bat egingo du Nora protagonistak. Horretarako bere aititeren Dyane 6 bat erabiliko du. “Bidai txikia izan arren barrutik asko aldatuko da pertsonaia”, dio Larak.
Ane Pikaza (“Vitoria 3 de Marzo”, “Jesus is black”) da pelikula honen protagonista. Norak kazetaritza ikasi du eta herriko aldizkarian lan egiten du. “Nora neska normal bat da, baina momentu batean bere buruari galdetu behar dio zer egin nahi duen. Konturatzen da ez duela erabaki zer egin nahi duen”, esaten du Ane Pikazak.

Lara Izagirrek idatzi du gidoia eta berak bakarrik daki protagonistaren burutazioak. “Nora besteentzako bizitzen egon da eta bidai honen bitartez ikasiko du bere burua zentroan jartzen. Eta galdetuko dio bere buruari zer egin nahi duen bere bizitzan, nora joan nahi duen. Nik uste dot gogoeta hori egitea oso garrantzitsua dala, gelditu eta galdetu zer egin nahi dot nere bizitzarekin? Eta egia esan emakumeok zailtasun gehiago dekoguz askatasunez erabakitzeko”.
Drama eta komedia nahasten ditu filmak. “Komedia bat da, baina egile moduan dramarako joera dekot eta egia da biak dabiltzala borrokan baina uste dot kasu honetan komedia gailenduko dala”.
“Road trip”a da pelikula, Euskal Herritik zehar. Zornotzan hasi, Lekeitio, Urdaibai, Iparralden ere murgilduko da. Gaizka Bourgeaud zornotzarra da argazkilaritza zuzendaria. Ramon Barea, Loli Astoreka eubatarra eta beste aktore batzuk ere parte hartu dute filman. Ikusteko irrikitan gaude!!!

Artículo anteriorZORNOTZAKO EUSKAL JAIA URRIAREN 19AN
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN SEPTIEMBRE 2019