Zornotzan

Kirolak

ZORNOTZA TRAIL

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Zornotza Mendi Taldeak eta bere Zuzendaritza Batzordeak TRAIL RUNNING-eko berezko atala sortzeko ekimena abian jartzea erabaki duela Mendi Klubaren barruan:

ZORNOTZA TRAIL taldearen helburua izango da herriko gazte eta helduen artean MENDI LASTERKETAK sustatzea eta azken urteetan hainbesteko goraldia izaten hasi den modalitate hau ezagutaraztea. Bestalde, talde honen beste helburuetako bat Zornotzako MENDI LASTERKARIEI uneak, ekitaldiak, entrenamenduak eta lasterketak partekatzeko espazio bat eskaintzea da.

Zornotza Mendi Taldeak atal honekin duen asmoa mendiko lasterkarien talde bat sortzea da, klubeko bazkide bakoitzak bere ZORNOTZA TRAIL-ko ekipamendu espezifikoa izan dezan mendian korrika egiteko, horrela inguruan ditugun bidezidor, mendi eta lasterketetan bazkideen artean identifikatu ahal izateko.

Laster proiektu honen aurkezpenaren berri eman emango dugu, bai klubeko postaren bidez, bai taldearen instagramaren bidez (@zornotzatrail).

Aldez aurretik, eskerrik asko zure arretagatik.

Agur bero bat,

Zornotza Mendi Taldea

+ Irakurri

‘Houstonera Josurekin’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

Athletic Genuine taldeak Genuine World Cup-en lehen edizioan parte hartu du abuztuaren 1, 2 eta 3an Houstonen, adimen-urritasuna duten pertsonak kirolaren bidez gizartean sartzea sustatzen duen nazioarteko txapelketan. Guztira 12 talde izan dira eta, Athleticeko lehoiez gain, LaLigako beste hiru

‘A Houston con Josu’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

El equipo Genuine del Athletic ha participado en la primera edición del Genuine World Cup el 1, 2 y 3 de agosto en Houston, un torneo internacional que fomenta la inclusión de las personas con discapacidad intelectual en la sociedad

AE WATERPOLO

julio 8, 2024

Taldeak maila bikaina erakutsi du infantil eta alebinetan. Alebin mailan, Libe Zarazuak txapeldun ordeko postua lortu du Elchen jokatu den Espainiako waterpolo txapelketan. Mutilen aldetik, Waterpolo taldeko Markel Larruzea eta Ager Santamaria oso ondo egin dute. Bai mutilak bai neskak