Wenses y Lala antzezlanarekin hasiera emango zaio Zornotza Aretoko denboraldiari

• Ikuskizuna ostiral honetan ikusi ahal izango da, urriak 5, 20:15ean
• Programazio berriak dantza, antzerkia, musika eta zinea biltzen ditu, gustu guztietarako eskaintza eta jende guztiarentzat

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak herriko kultur guneko denboraldi berrirako programazioa aurkeztu du. Gustu eta publiko guztientzako proposamenak jasotzen ditu: dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.

Denboraldiari hasiera emateko lehenengo ikuskizuna Wenses y Lala izango da. Elena Olivieriren antzezlan honek baserritar biren istorioa kontatzen du. Hilik daude baina bizitzeko aukera eduki izana ospatzen dute. Hitzordua ostiral honetan izango da, urriaren 5ean, 20:15ean.

Datozen hilabeteetan, Zornotza Aretoan KINE zineklubak antolatutako zortzi zine ziklo ikusi ahal izango dira. Barreterapia, Arrakalak, Egundoko emakumeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Fmeninoan, Zornotza label eta film laburren maratoiaren IV. edizioa. Gainera, zineklubak hiru zine jardunaldi antolatu ditu mendiari buruz Andrés Espinosa Gogoratuz.Mendi Astea izenarekin.

Zornotza Aretoko programazioa hainbat dantza, antzerki, musika eta zine ikuskizunek osatzen dute. Programa honetan daude denak bilduta:
https://www.ametx.eus/eu/zerbitzuak/areto

Artículo anteriorLa exposición Plaza de la Memoria se prolonga hasta el miércoles debido a su gran acogida
Artículo siguienteEl Foro Global de la Economía Social visita IZAR