Urtzi Guruziagak Accenture Saria irabazi du

URTZI GURUZIAGA, ingeniaria
Accenture Saria irabazi du : Karrera amaierako proiekturik onena

Urtzi Guruziaga, 27 urteko gaztea, Berriatuan dagoen Cicautxo enpresan dago lanean gaur egun, produktu ingeniari bezala.EHU-ko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan egin ditu ikasketak eta 2011. urtean, karrera bukatu ondoren, urtebete ibili zen bere proiektua egiten. « Euskal Herriko enpresa askok unibertsitatearekin landiketza dute eta nire kasuan Gamesa enpresak eskatutako proiektu bat hartu nuen. Eurek idea eta irizpide batzuk ematen zizkidaten, eta gero nik baliabide eta garapen guztia egin behar izan nuen eurek nahi zutena teknikoki posible bihurtzeko ».
Gamesak aerosorgailuen pisua jeitsi nahi zuen. Eta Urtziren proiektuak hori lortu du. « Mendietan ikusten ditugun haize errota handi horiek pisu handia dute, batez ere goiko aldean, gondola deitzen zaion horretan. Gaur egun sistema mekanikoa dute, transmizioa mekaniko batekin haizearen indarra eta abiadura beraganatzen dute eta sorgailura pasatzen da. Nik asmatutako sisteman, transmizio mekaniko hori kentzen da eta hidrauliko bat jartzen da bere ordez. Baina ez gondolan, baizik eta beheko aldean, lurrean. Goian olio bonba bat jartzen dugu eta behean o lio motorra, filtroak eta hotzteko sistema batekin».

Gamesa enpresak eskatutako enkargua lortu du Urtzik. « Horrela erdira gutxitu da sorgailu eolikoaren pisua. Mantentze kosteak askoz ere merkeagoak dira. Eta olio bonban elektronika erabiliz, une oro errotatik hartzen den energia konstante izatea lortu dugu. Teknikoki lortu dugu erronka, orain Gamesak ekonomikoki posible den ikertu behar du ».

Artículo anteriorRetoAlcoa, inicia su XI edición
Artículo siguiente19 de octubre: Día contra el Cáncer de Mama