Zornotzan

Albisteak

Seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik dirulaguntza eskatzeko

•  Laguntza 2022ko urriaren 30a eta 2023ko azaroaren 23abitartean izandako jaiotza edo adopzio berriei dago zuzendua, eta helburua da seme-alabek sor ditzaketen premiei erantzutea eta behar horien erosketak udalerriko merkataritza establezimenduetan egitea sustatzea; 2023ko dirulaguntza partida 50.000 eurokoa izango da.•  2022an, Udalak 100 familiari eman zien laguntza ekonomikoa, eta 39.000 euro bideratu zituen.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2023ko deialdia ireki du udalerrian bizi diren familiek seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik dirulaguntza eskatzeko aukera izan dezaten. Horrela, Udalak diruz laguntzen jarraituko du, familia handitzeak eragindako gastuei aurre egin behar dieten herritarrei laguntzeko, eta erosketak herriko merkataritza establezimenduetara bideratzeko. 2023ko dirulaguntzarako partida 50.000 eurokoa izango da.

Laguntza 2022ko urriaren 30a eta 2023ko azaroaren 23abitartean izandako jaiotza edo adopzio berriei dago zuzenduta. Era berean, Udalak jakinarazi du, jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, haur bakoitzeko emango delalaguntza; 400 euro artekoa izango da bakoitzeko.

Dirulaguntzaren helburua da jaioberriaren edo adoptatuaren beharrak asetzea; hala, gastua Amorebieta-Etxanon dauden denda txiki hauetako batean egin beharko da: tokiko farmaziak; haurrentzako arropa-dendak; etxerako artikuluen eta haurrentzako osagarrien dendak; eta oro har oinarrizko beharrizanak asetzeko, hala nola elikagaiak edo higiene-produktuak. Hori horrela, Udalak gogorarazi du ezin izango dela eskatu laguntza haurra zaintzeko langileak kontratatzeko.

Interesdunek aurrez aurre egin ahal izango dute eskaera HAZen edo online www.amorabieta-etxano.eus webgunearen egoitza elektronikoan. Hiru hilabeteko epea izango dute eskaera egiteko, jaiotza-datatik edo adopzioa eratzeko ebazpen judiziala edo antzeko dokumentua jakinarazten denetik, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Erantzuna gehienez lau hilabeteko epean jakinaraziko da, eta behin ebazpena jasota, ordainketa kuota bakarrean egingo da, hilabeteko epean.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en