Zornotzan

Deportes

SD Eibar 1-0 SD Amorebieta: Porrot estua liderraren zelaian

Urdinek ezin izan dute punturik lortu liderrari egindako bisitan, gaur arratsaldean Ipuruan jokatu den LaLiga SmartBankeko 31. jardunaldiko euskal derbian, 1-0eko markagailuarekin bukatu dena. Sociedad Deportiva Eibarrek oso laster jarri du partida bere alde, norgehiagokako gol bakarra lehenengo minutuan sartu baitu Stoichkoven bidez. Hala eta guztiz ere, zornotzarrek aurpegia eman dute Haritz Mujikaren estreinaldian entrenatzaile bezala eta merituak egin dute emaitza positibo bat lortzeko, baina ez da posible izan.

Neurketa maldan gora jarri da hasieratik. Izan ere, talde armaginak hamar segundo baino ez ditu behar izan markagailua estreinatzeko. Stoichkov bakarrik iritsi da area barrura eta ez du barkatu Santamariaren aurrean. Gola jaso ondoren, zornatzarrak indarberritu dira eta derbiak berdinduta jarraitu du, bi areetara gehiegi iritsi gabe hurrengo ordu erdian. Abagune azpimarragarriena etxekoek izan dute kanpora joan den Blanco Leschuken burukada batekin.  

Mujikaren mutilek gogotsu bilatu dute 1-1ekoa lehen zatiaren azken txanpan. 31. minutuan, berdinketa lortzeko zorian egon da Larra falta jaurtiketa baten bidez, baina Cantero atezainak eskua sartu du baloia eskuairatik ateratzeko. Bost minutu beranduago bai heldu da sarera Obiren saiakera San Joseren pase eder baten ostean. Dena den, golak ez du baloirik izan aurrelaria jokoz kanpo zegoelako. Lehen zatiko azken aukera etxekoek sortu dute Santamariak arazo barik gelditu duen Corpasen jaurtiketa batekin. 

Bigarren zatiaren hasieran gidoia mantendu da, bedinatasuna izan baita nagusi Ipuruako berdegunean. Urdinek gola sartzeko merituak egiten jarraitu dute eta partidaren lehen ordua heldu baino lehen aukera paregabea izan dute. San Josek buruz eduki du Iker Bilbaoren erdiraketa aprobetxatuz, baina Canterok 1-1ekoa saihestu du. Gipuzkoarrek langan jo duen Corpasen zartako batekin erantzun dute 67an. Horiek izan dira bigarren zatiko aukerarik onenak. Erlojuak aurrera egiten jarraitu du albiste handirik gabe bi areatan. Azken txanpan bi taldeak egon dira goletik gertu. Unzuetak luzapenean izan du garbiena Amorebietarentzat, baina bere errematea kanpora joan da. Gureek, Ipuruara joan diren zale zornotzar ugarien laguntza itzelarekin, ez dute amore eman eta azken unera arte borrokan jarraitu dute, baina ez dute golerako bidea aurkitu.

EIBAR: Cantero, Rober Correa, Venancio, Chema, Toño García (76’ Tejero), Atienza, Edu Expósito, Corpas (84’ Rahmani), Stoichkov (84’ Quique), Aketxe (61’ Sielva) eta Blanco Leschuk (61’ Llorente).

AMOREBIETA: Santamaría, Larra, Markel Lozano, Nolaskoain, Irazabal, Andoni López, San José, Javi Ros (57’ Olaetxea), Iker Bilbao (72’ Álvaro Peña), Obi (72’ Unzueta) eta Moreno (82’ Etxaburu).

Gola: 1-0: Min. 1; Stoichkov.

Epailea: Saúl Ais Reig (Valentzia). Txatel horia atera dio Eibarreko Venancio jokalariari.

+ Leer más

‘NORA BURON Y ANTXON CASAL’ De Zornotza a la Elite del Atletismo

03/10/2024

Los atletas zornotzarras Nora Burón y Antxon Casal han dado un salto cualitativo en sus carreras deportivas tras su paso del C.D. Zornotza a clubes de mayor envergadura. Actualmente, Nora Burón representa al Atlético San Sebastián, mientras que Antxon Casal

Urgozo y Urgorrio comienzan la temporada

03/10/2024

Los equipos de Amorebieta comenzarán en octubre con la temporada 2024-25. El equipo masculino Urgozo jugará su primer partido el 5 de octubre ante el Elorrio en su casa. Los equipos femeninos, en cambio, comenzarán la Liga en casa, ante

‘PADELTZA’ Somos el Club de pádel de Amorebieta

02/10/2024

En Padeltza todo el mundo es bienvenido para disfrutar del pádel en un ambiente familiar y distendido. Un lugar de encuentro para tod@ aficionad@ al pádel, tanto de Amorebieta como de los alrededores. Recorrido En septiembre de 2013, unos pocos