Planto egin dute Aludium-eko langileek

Oinarrizkoa ez den produkzioa gelditzea eskatzen du LABek Aludiumen.

“Zornotzako Aludium enpresan langileak lanera joatera derrigortu nahi dituzte; gaur jada indarrean dagoen dekretua fede txarrez erabiltzen ari dira. Confebask eta Tapiaren aholkuak jarraituz, langileen osasuna defendatu ordez, produkzioa eta kapitala lehenetsi dute”, LABen esanetan.

Aludium-en, produkzio jardunen artean produktu farmazeutikoentzako materiala egiten da; baina hori produkzio osoaren %10 inguru besterik ez da. “Enpresak, ordea, dekretuaren 4. artikulua erabili nahi du beraien produkzio osoaren %75 inguru egiten jarraitzeko. Horren adibide da, gaur gaueko txandako langileak eraikuntzarako diren materialak produzitzen aritu direla.
Hori guztia ikusirik, langileak haserre daude, oso haserre eta goizeko 6:00tan planto egin dute. Enpresan daude, baina oinarrizko ez den produkzioa egiteari uko egin diote, hau da, langileak prest daude oinarrizkoa eta ezinbestekoa den produkzioa soilik aurrera ateratzeko”.

LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du egoera hau. “Berriro ere, patronala beraien etekin ekonomikoak defendatzen ari da langileen osasunaren gainetik. Bitartean, langileak beraien eta beraien senideen osasunaren defentsan borrokan daude. Datozen orduetan, beharrezko salaketa ofizial guztiak sartuko ditugu, baina lotsagarria da, oraindik ere langileak mehatxu eta presioak jasaten egotea”.

Artículo anteriorJavier Izaola, gerente de Celulosas Vascas en Boroa: “los chinos están haciendo negocio, se están forrando”
Artículo siguienteTres casos más, llegamos a 46 contagiados