Pilota Pro Fest: Lau pilota jaialdi baino gehiago

• Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta otsailera bitartean 4 ostiraletan, eta Lehenengo mailako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan.

Amorebieta-Etxanok  Pilota Pro Fest jaialdia aurkeztu du. Aurkezpenean Amorebieta-Etxanoko alkatesak, Ainhoa Salterainek, eta Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Unai Iglesiasek hartu dute parte. Unai Laso, Aimar Morgaetxebarria, Aitor Elordi, Erik Jaka eta Jon Mariezkurrena pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean. 

Aurkezpena esker hitzekin hasi du Ainhoa Salterainalkateak: “eskerrak eman nahi dizkiot Baiko enpresari, bigarren urtez jarraian, Amorebieta IV pilotalekua aukeratu duelako pilota jaialdi honetarako agertoki gisa. Jaialdi honi esker, zornotzarrok lehen mailako Binakako Txapelketa Ofizialeko lau partidaz gozatzeko aukera izango dugu. Horien artean, harro nabarmendu nahi dut Morgaetxeberria, Amorebieta-Etxanoko pilotaria, gure herriak kirol honetan duen talentua eta ahalegina ordezkatzen duena”.

Era berean, azpimarratu du horrelako ekitaldiak funtsezkoak direla euskal pilotaren sena herritarren artean eta gure kulturan bizirik mantentzeko: “zuek, gaur hemen zaudeten pilotariak eta datozen asteetan lehiatuko direnak, erreferente zarete belaunaldi berrientzat eta inspirazio iturri adin guztietako zaleentzat. Euskal pilota gure nortasunaren zati bat da, eta gure betebeharra da pilotaren praktika eta ikuskizuna babestea eta sustatzea.Horregatik, zornotzar guztiak animatu nahi ditut jaialdira gerturatu eta partiduez gozatzera”.

Lau ostiraletan, gaueko 22:15ean, musikarekin

Abenduaren 1ean, urtarrilaren 5ean, otsailaren 2an eta otsailaren 23an, gaueko 22:15ean, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira, jokoak antolatuko dituzte eta kirol materiala zozketatuko dute.

Abonuak eta sarrerak

LAU JAIALDIETARAKO ABONUAPARTIDA BAKARRERAKO SARRERA
90 euro20 eurotik aurrera

Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan, Venecia Kafetegian, edo telefono zenbaki hauetara deituz 685 78 93 65 (Markel) eta 652 77 68 62 (Karmelo). Abenduaren 1ean, ostirala, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan 20:00etatik aurrera.

Artículo anteriorFERIA DE EMPLEO DE MOVILIDAD EN AIC
Artículo siguienteXabier Amurizari omenaldia egin diote gaur