Pili Larruzeak berak sortutako ipuina kontatuko du,`Su txikitan´ programaren bigarren saioan

•  Ipuin kontaketa zuzenean izango da, ostegunean, 20:00etan Zelaieta Auditoriumean. •  `Su txikitan´ egitasmoak lau saio izango ditu; Larruzearena bigarrena izango da.

`Su txikitan´ egitasmoaren saio berri batekin gozatzeko aukera izango dute ostegunean, hilaren 24an, zornotzarrek. Pili Larruzeak berak sortutako ipuina kontatuko du, Mikel Berrojalbiz marrazkilariak zuzenean margotzen duen bitartean; iluntzeko 20:00etan izango da, Zelaieta Auditoriumean. 

Pili Larruzeak Unai Ormaetxearen laguntzarekin idatzi du ipuina, eta bertan lehenengo sektorea eta elkartegintza ditu hizpide; emanaldian bildutakoei azalduko die emakume jubilatu batek balore ezberdinak nola lantzen dituen. Saioan Unai Ormaetxea izango du bidelagun, eta irakurketa amaitutakoan, solasaldia izango da bien artean, Larruzea gertutik eta hobeto ezagutzea aukera paregabea.

Saioak ikusgai, Interneten

Udalak urte amaieran jarri zuen martxan `Su txikitan´emanaldia, SD Amorebietako Mikel Zarrabeitiarekin. Egitasmoaren helburua da, herriko pertsonaia ezberdinak ipuin bat sortzera animatzea, eta hauek 10 urtetik gorako neska-mutilei kontatzea;  ondoren, solasaldi baten bitartez, pertsonaia bera gertutik ezagutzeko aukera izaten da. 

Mikel Zarrabeitia futbolariaren ipuin kontaketa ikusi nahi dutenek Interneten dute aukera, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Youtubeko kanalean. Osteguneko saioaren ostean, Pili Larruzearen kontaketa ere ikusgai izango da.

Artículo anteriorCuarto viaje a Polonia
Artículo siguienteEl zornotzarra Jon Morcillo no termina de encajar