PERRETXIKOEN MUNDUA EZAGUTZEKO TXANGOA

AZAROAK 10, DOMEKA, MURUA (GORBEIA)

Azaroaren 10ean, domekan, perretxikoen mundua hobeto ezagutzeko txangoa egongo da Gorbeia aldeko Murua ingurura. Txangoa autobusez egingo da eta doakoa izango da.

NAÑON ZORRONTZAN EUSKERAZ eta ZORNOTZAKO MIKOLOGIA ELKARTEAren artean antolatua, irteera goizeko 9etan izango da, Nafarroa Zentrotik eta itzulera eguerdiko 14:00ak aldera izango da. Ez da aurretik izenik eman behar, baina Autobus bakarra egongo da. Autobusa betetzen denean egingo du alde.

Txango erreza izango da, umeekin egiteko oso egokia. Zornotzako Mikologia Elkartekoek bidean aurkitzen ditugun perretxikoei buruzko ezaugarriak eta bitxikeriak kontatuko dituzte, betiere azalpen guztiak euskaraz emanda.

Artículo anteriorSDAmorebieta 2-Tudelano 2
Artículo siguienteADECCO PLATA: ESTO MARCHA BIEN Zornotza 88-Askatuak 72