MUSIKA KORAL KONTZERTUA ZORNOTZAN

Urriaren 18-an, barikua, arratsaldeko 19:45etan Zornotzako Santa Maria parrokian Bilboko Koral Elkartea-Sociedad Coral de Bilbao abesbatzak Zornotzako Coral Zornoza eta Abeskimu taldeekin batera musika koraleko kontzertua eskainiko dau.

Bilboko koral elkartea Enrike Azurza zuzendaritzapean Loli Hernández eta Estibaliz Sánchez izango ditu bakarlari moduan eta Alberto Sáez izango da laguntzaile organoa jotzen.
Zornotzako Coral Zornoza eta Abeskimu abesbatzek Mireia Izagirreren gidaripean Maite Olmos pianoa joten lagun izango dabe.

Kontzertua herriko abesbatzek zabalduko dabe. Euren emanaldia abesti herrikoiaz osotuta egongo da, bai abesti tradizionalez (e.b. Pablo Sorozabalen 1897-1988 “Maite”) eta abesti modernoz (e.b. Mikel Urdangarinen 1971 “Haitzetan”).

Hasierako emanaldiak Bilboko Koral Elkartearen ekitaldiari paso emango dautso. Abesti ugariz osatutako errepertorioan musikagile atzerritar (e.b. Vytautas Miskinisen 1954 “Gloria”) eta euskaldunen (e.b. Jesús Guridi 1886-1961 “Boga-Boga) abestiak eskainiko dabe.

Kontzertua hiru abesbatzek batera Aita Madinaren (1907-1972) “Aita Gurea” abestuz amaituko da.

Artículo anteriorLARREA 400 ATLETISMO KLUBA
Artículo siguienteEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano continúa la trasformación de Kirolgane