Larreako atletismo pista berria

Larreako atletismo pistan tartana jartzeko egokitzapen lanak hasiko dira gaur eta epe honetan eremua errespetatzea eskatu du Udalak

•  Lanak faseka egingo dira eta atletismo pistak, lan guztiak amaitzean, sei kale, lubaki bat eta luzera jauziko korredore bat izango ditu.

Larreako kirol instalazioetako atletismo pista berritzeko lanak bete-betean dira. Hala, gaur, martxoak 6, tartana jartzeko egokitzapenarekin hasiko dira; tartana bera apirilaren 2tik aurrera jartzea aurreikusten da. Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du lanak faseka egingo direla, eta azken emaitza ona izateko ezinbestekoa izango dela eremua errespetatzea, hau da,  unean-unean mugatuta dauden espazioetan baloirik ez jaustea, eremua ez zapaltzea…

Era berean, Udalak azaldu du lanak Aste Santura bitartean luzatuko direla. Behin amaituta, Larreako atletismo pistak 6 kale izango ditu tartanezkoak guztiak eta honek atletismoaren praktika nabarmen hobetuko du. Obra osotasunean amaitutakoan, atletismo pista berrituak lubaki bat eta luzera jauziko korridore bat ere izango ditu.

Artículo anteriorSD Amorebieta 2–1 CD Castellón: Victoria de prestigio
Artículo siguiente‘Zornotzako Emakume Aitzindariak’