Senpereko Hatsa elkarteak antolatuta dagoneko argitaratuta dago aurtengo Olerki Bilduma. Hainbat idazlek parte hartzen dute, batzuk ezagunak eta beste batzuk ordea ezezagunak, baina guztiei tratu berdina ematen diete liburu honetan. Larrako eskolako hirugarren
zikloko ikasleek parte hartu dute, 10-11 urtekoak. “Tailerretan 150 ume izan dira, denon artean olerki bat egin dute eta gero bakarka idazteko aukera zegoen eta 29
izan dira bakarka egin dutenak”, dio Puri Zugazti andereñoak.
Astero irrati eta telebista saioa egiten dute eskolan eta hedabide hauen bidez eman zen jakitera albistea. Bertan irakurri ziren olerkia batzuk eta liburua aurkeztu
zen. Guztira 600 bat liburu egin dira eta dohainik banatzen dira liburutegietatik. Larrako eskolan bizi izan den esperientzia ikusita seguru beste batzuek laster animatuko direla.