Urte berria euskal ekoizpenekin hasi dugu beste behin KINE Zineklubean. Urtarrilean, ohiko hiru astearteez gain, laugarren film bat ikusteko aukera izan dugu eta zorteko izan gara gainera, pelikulak aurkeztera talde tekniko eta artistikoetako kideak hurbildu direlako. Beti da plazer bat filmen testuinguruen eta xehetasunen berri izatea eta bihotzez eskertu nahi ditugu urtarrilean filmak aurkeztera gurera gerturatu direnak.
Otsailerako dakargun proposamena nahiago genuke egin behar ez bagenu, baina guk ere Ongi etorri errefuxiatuak aldarrikatu nahi dugu gure pantailaren alde bietatik. Hartarako, azken hilabeteetan bereziki larria bihurtu den errefuxiatuen errealitatera hurbilketa desberdinak egiten dituzten filmak proiektatuko ditugu otsaileko hiru astearteetarako. Kausa eta dimentsio anitzeko problematika da errefuxiatuena eta, berau ulertzeko, Mikel Zuloaga gerturatuko da gurera. Euskal ekintzaileak Begoña Huarterekin batera Grezian buruturiko ekintza humanitarioaren berri emango digu, egoeraren justizia gabeziaz ohartarazi eta gobernu desberdinen pasibotasuna salatzeko burutua. Zikloaren aurkezpen berezi hau bigarren saioan egingo da, otsailaren 14ean.
Hona hemen otsaileko programazioa:
Otsailak 7 de Febrero, 20:15 – Welcome (2009) 110 min.
Otsailak 14 de Febrero, 20:15 – District zero (2015) 65 min.
Aurkezpena/Presentación: MIKEL ZULOAGA
Otsailak 21 de Febrero, 20:15 – Terraferma (2011) 88 min.