ANDONI AIZPURU: HAU DA AURTENGO BIZKAIKO SAGARDOA !!! TXOTX !!!

Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino gehiago dituen baserria Montorrako auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago. Ekitaldian parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua den, Elena Unzueta, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Oroz; Zornotzako alkatea, Andoni Agirrebeitia eta Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak beste.
Aurten sagarrondoak fruitu gutxiago eman dute orokorrean. Fruitu alternantzia da sagarrondoen ezaugarrietariko bat. Horregaitik, urte batzuetan fruitu kopuru haundia ematen dute eta beste batzuetan, berriz, gutxiago. Hori dela eta, aurtengo ekoizpen-bolumena Bizkaian 125.000 litrokoa izan da, joan den denboraldian baino litro gutxiago heldu dira aurten kupeletara. Sagarrondoen zikloen alterantzia dela eta datorren urteko uzta oparoagoa izango dela uste dute sagardogileek. Baina horrek ez du sagardoaren kalitatean eraginik izan. Oso osasuntsu eta kalitate ezin hobean heldu da kupeletara. Orokorrean, udako klima zikuak, fruituraren lorealdia atzeratu du eta horrek bai izan duela eragina sagar barietate desberdinetan. Hori dela eta aurtengo sagardoak gorputz ederrekoak ahoan eta oso usaintsuak dira; edalontzian intentsitate haundikoa eta kolore ilunagokoa da aurtengo sagardoaren ezaugarrietariko bat. Orokorrean, alkohol graduazio maila baxuagoa ere dauka %6-6,5 (bolu) ingurukoa. Bizkaiko sagardo berriak, azukre maila berriz orekatuta dauka.

• Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur. Andoni Aizpuru kazetaria izan da sagardo berria dastatzeko eta Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Ospakizuna Zornotzako Uxarte Sagardotegian kokatu da. Izan ere, 400 urte baino gehiagoko baserri hori izan da sagardo berria aurkezteko hautatutako eszenatokia. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua den, Elena Unzueta; Eusko Jaurlatzako Elikagaien Kalitate eta Industrien sailburuordea den Bittor Oroz eta Amorebieta Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia, ekitaldian egon dira. Bertan ere, Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den Aitor Intxaurraga, produktore eta sagardo elaboratzaile ez dira sagardo festara falta. “Guretzako egun garrantzitsua da zeren eta gaur urte osoan egindako lana aurkezten dugulako”, azaldu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.

Aurtengo sagardoaren ezaugarriak

• Aurtengo sagardoari datxekiola, ezaugarri oso zehaztuak ditu: Freskoa eta edateko erraza. Oso usaintsua, fruta usain freskoak dituena. Ahoan gorputz ederretako, ibilbide luzekoa eta kolore ilunagoak dira. “Aurtengo sagardoak oso usaintsuak dira eta koloreen aldetik ilunagoak (marroi edo laranja)”, azpimarratu du Juan Zuriarrain enologoak. Txinparta finakoa eta edalontzian espuma marka gehiago uzten duena. Gainera, aurtengo sagardo alkohol graduazio normala da, %6-6,5% (bolu) bitartean dago eta azukre orekatuagoa ekarri baitute orokorrean. Sagardoa egiteko erabiltzen den produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen abal nagusia. Horregatik, kalitatezko eta goi-mailako produktua izanik, asmoa da sagardoa lurraldearen irudi bihur dadila, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere.

• Kontutan izan beharreko da, Bizkaian, ekoizle guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian bertan egindako produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardogile elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahasketa. Bizkaian, aurten lortutako 125.000 litrok, %100 Bizkaiko sagarrarekin lortutakoak dira. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten den eskualdeak eta hemen ere uzta desberdina izan da Bizkaian. Sagarraren kalitateari dagozkionez, sanoa eta tamainaz handia izan da orokorrean.

• Bizkaiko Sagardogile elkarteko ekoizle gehienek aurtengo apirilean komerzializatzen hasiko den Euskal Sagardoa ere egiten dute. Gaurko ekitaldian jatorri-deitura berriarekin aterako den produktoaren berri ere eman dute. Aitor Intxaurragak esan duen bezala “sagardo berria Bizkaitar produktoreak hasieratik defendatu dugun filosofiarekin bat dator. Erabiliko diren sagarrak bertakoak izango dira”. Hori da orduan marka berriaren desberdintasuna. Euskal Sagardoa zigilua eramango duten sagardoek bi ezaugarri nagusi izango dituzte: %100 bertako sagarrekin eginak egongo dira eta kalitate-bermea izando dute.

• Bizkaiko Sagardogileen Elkartea ahalegin handiak egiten ari da produktua kontsumitzaileengana gerturatzeko eta euskararen aldeko ekitaldietan, azoketan eta jaietan ezagutzera emateko. Bertako produktua den heinean, sagardoak Euskadin zehar egiten diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartu nahi du.

• Bizkaiko Sagardoa elkartea 1994an sortu zen, eta helburu nagusi hauek ditu: Bizkaiko sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea (Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen), lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea.

• Amaitzeko, berriz ere azpimarratu nahi dugu une hauetan bide oso garrantzitsua egiten ari garela, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez. Espero dugu ahalegin honek erakundeen babes argia jasotzea. Laguntza hori, zalantzarik gabe, kalitate-marka ere izango litzateke gurekin batera bide horretan aurrera egin nahi duten guztientzat.

Artículo anteriorACCIDENTE EN AMOREBIETA Y GRANDES ATASCOS
Artículo siguienteKINE ZINE KLUBA: ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK!!!