KineRally IV. edizioa urriaren 28, 29 eta 30an ospatuko da Amorebieta-Etxanon. KINE Zineklubak, Marieta Soul, Beittu eta Ametx Erankunde Autonomoaren kolaborazioarekin laugarren urtez antolatzen duen laburmetrai lehiaketan, parte-hartzaileek laburmetrai bat pentsatu, grabatu eta editatu beharko dute hogeita lau orduko epean. Ostiralez egingo da aurkezpen ekitaldia Zelaieta Zentroko Auditorioan eta bertan emango zaizkie talde edo banakako parte-hartzaileei lehiaketan parte hartzeko oinarriak, gaiarekin batera. Larunbat iluntzerako aurkeztu beharko dituzte lanak eta igande eguerdiz egingo da sari banaketa Zornotza Aretoan, publiko osoarentzako zabalik egongo den ekitaldi batean. Gainera, lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ikusi ahal izango dira ekitaldian bertan eta 350 euro eta 150 euroko sariak banatuko dira bi lan onenentzat.
Iazko hirugarren edizio arrakastatsuaren ondoren, laugarren edizio honetan ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Idatzi kinezinekluba@gmail.com helbidera eta parte hartu hitugarren edizio honetan! Sartu gure Facebook-era Kine Rally III-ri buruz gehiago jakiteko: kine-rally.