• Arkotxako biltegitik datorren ura hodi berri batera bideratu da eta hau Kimeran zegoen hodi batekin konektatu da.• Obra bi hilabete inguruko epean burutu da eta 117.000 euro inguruko kostua
izan du.
Kimera auzoak edateko ura bideratzen duen ur hornidura sistema berria du. Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako obrak bermatu du, auzoak ura hornitzeko sare berria izatea. Arkotxako biltegitik datorren ura hodi berri batera bideratu da, eta hau, dagoeneko Kimeran zegoen hodi batekin konektatu da. Orain arte, Kimerarako auzoa biltegi baten bidez erregulatzen zen iturburu batetik hornitzen zen, ura edangarri egiteko tratamendu modernorik gabe; sistema hau, gainera, ez zegoen egokitua landa eremuko beharretara. Udalak egindako obrari esker, auzoak Udalaren sare orokorretik jasoko du ura.
Proiektuaren lizitazioan aurreikusi zen bezala, obra maiatzean hasi zen eta bi hilabeteren buruan bukatu da. Aurrekontua 117.000 euro ingurukoa izan da.