Betzuen inguruko leizea garbitu dute auzolanean


2.400 kilo hondakin atera dituzte
•  Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Bizkaiako Foru Aldundiaren laguntza izan dute espeleologia taldeek.

Bernagoitia auzoko Betzuen inguruan dagoen AR-103 leizea garbitu dute auzolanean Euskal EspeleologoenElkargoak eta Haitzulo Espeleologia taldeak. Garbiketa aurrera eraman ahal izateko, BizkaiakoForu Aldundiaren dirulaguntza jaso dute elkarteek. Amorebieta-Etxanoko Udalak puntu garbi bat jarrizuen hondakinetarako. Udalak Bernagoitia auzoan jarri zituen 7 eta 10 metroko kubikoko kontainer bana,plastikoa eta errefusa bereizteko; eta beirarentzako edukiontzi bat.

Garbiketa, biodibertsitatean kalterik eragin gabe

Haitzuloaren garbiketa egin ahal izateko, elkarteek baimena eskatu zuten Bizkaiako Foru Aldundian, izan ere, leizea Urkiolako Parke Naturalaren eta KBEko babeserako eremuaren mugan dago. Egindako garbiketek ez dute kalterik eragin leizearen biodibertsitatean, alderantziz. Burututako lanak onuragarriak izan dira, haitzuloaren funtsezko elementuak  eta interes komunitarioko habitatak berreskuratu baitira. 

2.400 kilo hondakin, zazpi joan-etorrian

Boluntarioak 4×4 ibilgailuetan gerturatu ziren haitzulora, eta ateratako hondakin guztiak puntu garbira eramateko zazpi joan-etorri egin behar izan zituzten. Hondakinak leizetik ateratzeko espeleo-sorospen teknikak erabili zituzten, eta denetatik atera zuten: plastikoak, latak, burdin zatiak, gurdi zahar baten gurpila, bidoiak, mangera, pilak, motor bobinak, gailu elektronikoak…Guztira 2.400 kilo hondakin atera zituzten. 

Auzolanean, hiru helbururekin

Guztira hamalau lagun aritu ziren garbiketa lanetan, auzolanean: aipatutako bi elkarteetako kideez gain, Aloña Mendi Espeleologia Taldekoak, Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao-koak eta Felix Ugarte Elkartekoak. Garbiketarekin lortu da, batetik, espeleologia mundutik arrotzak diren pertsonengana gerturatzea, haitzulo baten inguruko garbiketaren kontzientzia har dezaten; bestetik, hondakinak dituen haitzulo bat garbitzea; eta azkenik, garbiketa gizarteratzea.

Artículo anteriorLos azules pierden en un buen partido
Artículo siguienteKimerako auzoak edateko ura hornitzeko sistema berria du