Iker Zearreta Bizkaiko Bolo Txapelduna 2015

Iker Zearretak, Bizkaiko buruz buruko Bolo Txapeldunak,idatzi hau bidali digu:

Gure herrian, Amorebieta-Etxanon, hain tradizionala den boloen jokoan, eskerrak eman nahi dizkiot:
– Igone Zamalloa eta familiari orokorrean nire ia eguneroko obsesioa aguantatzearren.
– Jesus Arreguiri (Txakala)! Nigan konfiantza izan zuelako, bere taldekide egin zidalako eta boloak eman zizkidalako.
– Gisetza taldeari (Jose Luis Arregui, Beñat Gorospe, Gregorio Zearreta, Jose Miguel Bilbao, Jokin Arregui, eta Eneko Gorospe), nahiz eta egun horretan kontrarioak izan, izugarri animatu zidatelako. Jose Luis Arreguiri (Txakalin) bereziki, garaipena lortzeko kontseilu klabeak eman zizkidalako.
– Eta entrenamientoetan, beste talde batetan jokatu arren, hobetzen laguntzen didatenei. Ez dakit beste kirol batetan horrelakorik ematen den.

Amorebieta-Etxanoko auzoetan bizirik mantendu den kirol ikusgarri hau disfrutatzera gonbidatzen dizuet. Maiatzaren 09 eta 10ean Bizkaiko Binakako Bolo Txapelketa Gure Kirolak bolatokian. Ekainaren 06an Euskadiko Bolo Txapelketa Gure Kirolak bolatokian ere. Eta udan zehar auzoetako jaietan egiten diren jaialdietara.

Iker Zearreta Garai

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.