Zornotzan hiru kilometro bete behar dira, 95 Euban, 99 eta 100 herri erdian. 1.500 pertsona inguru behar dira horretarako. Asteburuetan Politenako arkupetan jartzen duten mahaian ahal duzue emon izena.
Zergatik joan giza katera?
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeen honetan, herritar guztiok ezinbesteko giltza garelako.
Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki eta demokratikoki erabakiko dugun ziklo berri bat ireki nahi dugulako.
Gure eskubideak eta erabakia defendatuz eta egikarituz, etorkizun hobe batera jauzi egingo dugulako.
Epe luzerako elkarbizitza eraikitzeko, erabakiak batu egiten gaituelako.
Elkarri eskua emateko milaka arrazoi ditugulako.
Herri gisa jarduteko eta guztiok bat egiteko garaia delako.
Galdu ezin duzun esperientzia ahaztezina izango delako.
Herri libre batean zoriontsu izan nahi dugulako.
Hemen zerrendatzen diren arrazoiak baino askoz ere motibo gehiago dituzulako.
Etorkizuna zu zarelako.