Zornotzan

Noticias

Gaur hasiko dira Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak

• Udalak berretsi du udalerrian euskara eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko konpromisoa, azken Osoko Bilkuranaho batez onartutako adierazpen instituzionalean islatu zen bezala.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu zornotzarren artean hizkuntza aniztasunaren inguruan sentsibilizatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Amorebieta-Etxanoko Udalak berretsi du udalerrian euskara eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko konpromisoa, azken Osoko Bilkuran aho batez onartutako adierazpen instituzionalean islatu zen bezala.

Ekitaldiak honakoak izango dira: 


Abenduak 29, 18:00etan

Euskararen erabilera: jardunbide egokiak kirolean. Ekitaldi honetan, herriko kirol elkarteak haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko esperientziak eta praktika onak partekatzeko batuko dira. Helburua etorkizuneko erronkak identifikatzea eta komunitatean euskara sustatzen jarraitzeko jarduera-ildoak zehaztea da.

Abenduak 1, 17:30-19:30

Oihane Amantegiren «Ibaiertzeko ipuina» liburuaren irakurketa jarraitua. Amorebieta-Etxanoko hainbat herritarrek Oihane Amantegi herriko idazlearen «Ibaiertzeko ipuina» liburua irakurriko dute. Ondoren, Kantakatiluko kideek, trikitixak lagunduta, giroa alaituko du abestiekin. Herritar guztiak gonbidatzen dira kantuarekin bat egitera eta arratsalde atsegin batez gozatzera.

Abenduak 2, 17:00-18:45

DoraemonNobitaren dinosaurio berria. Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen garaiko zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira, Kyu eta Myu deituak. Nobitakisilpean hazten ditu, baina handiagoak egiten direnean eta ezin dituenean bere gelan.


Abenduak 3, 20:00 

Zuhaitz Gurrutxagaren «Futbolistok» bakarrizketa. Zornotza Aretoan, Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ezagunak Realeko jokalari gisa izandako bizipenak eta pasadizoak partekatuko ditu, baita Nahaste Obsesibo-Konpultsiboarekin (TOC) izandako esperientzia pertsonala ere. Umorez, Gurrutxagak norbere buruaz barre egitearen garrantzia azpimarratu nahi du eta eguneroko erronkei jarrera positiboarekin aurre egin.


Gainera, Ludotekan eta Gazte Txokoan, haurrek eta gazteek Euskararen Egunarekin lotutako tailerrak eta jolasak izango dituzte abenduaren 1etik 4ra.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA – 2023

Euskararen Nazioarteko Egun honetan gogorarazi behar dugu euskal gizarteak bi hizkuntza ofizial dituela, baina oraindik urrun gaudela gizarte elebidun orekatua izatetik. Bi hizkuntza horietatik euskara hizkuntza gutxitua da, eta ezinbestekoa da gizarteko esparru guztietan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuta egotea ahalik eta modu orekatuenean.

Hizkuntza aniztasuna eta berdintasuna babesteko ezinbestekoak dira botere publikook eskaini ditzakegun araudi eta neurri positibo guztiak. Tamalez, azkenaldian, areagotzen joan dira auzitegietatik euskararen normalizazioaren aurka ateratako sententziak; herritarren hizkuntza-eskubideak murriztea eragiten ari direnak. Udalok herritarrengandik hurbilen gauden adiministrazioak izanik funtsezko rola dugu, eta geure egitekoa da euskararen normalizazioak behar dituen arau eta legeak abian jartzea, automurrizketarik gabe, ausart jokatuz, euskararen normalizazioa zeharlerro izan dadin eta herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatu daitezen; inor diskriminatu gabe bere hizkuntzagatik.

Horrez gain, asko dira gure herrira beste hainbat tokitatik etorri direnak eta gaur egun datozenak. Horiek guztiek ere beren hizkuntza dakarte, eta hizkuntza horiek ere gure errekonozimendua merezi dute.

Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean honako konpromisoak hartzen ditu:

1. Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararen erabilera guztiz normalizatua izan dadin beharrezko diren araudiak indarrean jarriko ditu. Ildo horretan, Udalak Euskaren Normalizaziorako Erabilera Plan Berria onartuko du, eta arduratsu jokatuko du bertan jasota dauden Hizkuntza Irizpideak bete daitezen; euskararen erabilera instituzionala eta administratiboa erabatekoa izan dadin. Halaber, ausart jokatuko du auzitegietatik datozen sententziak gorabehera.

2. Amorebieta-Etxanoko Udalak Plan Estrategiko (ESEP) berria onartuko du, gure udalerriko esparru guztietan euskararen erabilera areagotzeko, eta horretan sustatzaile direnak saritzeko. Horretarako, behar diren baliabideak jarriko ditu. Plan estrategiko hori garatzeko ateak irekitzen dizkie herritarrei, eta eskertu egingo dizkie egin ditzaketen ekarpenak. 

3. Beste herrialde batzuetatik etorri direnen hizkuntzak eta kulturak errespetuz jasoko ditu, eta bidea erraztuko du hizkuntzen arteko elkarbizitza bermatzeko.

Eta beste barik, ekin euskaraz!

+ Leer más

XVIII. edición de Mangamore del 11 al 13 de octubre en Amorebieta-Etxano

09/10/2024

Amorebieta-Etxano se prepara para recibir la decimoctava edición del Festival Mangamore, que se llevará a cabo en la localidad zornotzarra del 11 al 13 de octubre con un programa repleto de actividades para todos los públicos y la participación de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano impulsa iniciativas educativas, culturales, deportivas y de prevención para el nuevo curso

09/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su compromiso con el entorno educativo local mediante un amplio programa de actividades y recursos dirigidos a los centros escolares y las asociaciones de madres y padres, con el objetivo de fomentar el desarrollo integral

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas