Euskaraldia 2020

Aurten EUSKARALDIAren 2. edizioa egingo da azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta heldu da momentua AHOBIZIEK eta BELARRIPRESTEK izena emateko: irailaren 24tik aurrera www.euskaraldia.eus webgunean. Gogoratu EUSKARALDIAn parte hartzeko euskaraz ulertu behar duzula, eta gutxienez 16 urte izan behar dituzula.

Kontuan izan: AHOBIZI rola aukeratzen baduzu, euskaraz egin behar duzu ulertzen duten guztiekin, eta ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu; aldiz, BELARRIPREST izango bazara, zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu guztiei. Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!

Sarrera beharko da ekintza guztietarako. Zornotza Aretokoak: sarrerakzornotzaaretoa.com. Gainerakoak ekintzaren izena/ordua, izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali Whatsapp edo dei bidez 688 836 894 telefonora edo zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera. Plazak agortuko balira itxaron zerrenda sortuko da.
Ekitaldi guztietan segurtasun neurriak bete beharko dira: musukoa jantzi, tartea gorde, eskuak garbitu eta espazioen edukierak errespetatu.
Jarraitu itzazu gure sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter): Zornotzarrak Euskaraz.

EUSKARALDIKO KULTUR AGENDA
AHOBIZI/BELARRIPREST TXAPA JANTZI ETA EUSKARA GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN…

AZAROAK 19
EUSKARALDIAREN HASIERA eta “EZ DOK ERO” antzezlana. PATXO TELLERIAREKIN eta
MIKEL MARTINEZEKIN. (20:00etan Zornotza aretoan)

AZAROAK 20
“GAUEKOAK” KUKAI (20:15ean Zornotza Aretoan)

AZAROAK 21
Gimnasia eta Mindfullnes saioak IÑIGO VICENSekin eta ZURIÑE HIDALGOrekin. (Zelaieta frontoian)
10:30-11:30 (50 urtetik gorakoentzat)
12:00-13:00 (50 urtetik beherakoentzat)

AZAROAK 22
Ahobizi eta Belarripresten MENDI IGOERA BELATXIKIETARA (Zornotza Mendi Taldearen eskutik). 12:00etan tontorrean talde-argazkia (musukoa jantzita eta tartea gordeta).

AZAROAK 26
“MUNDU BAT MOTXILAN” aurkezpena. ALEX TXIKONEKIN eta UNAI HORMAETXEAREKIN
(19:00etan Zornotza aretoan)

AZAROAK 27
“EZ DA KASUALIDADEA” BERTSO SAIOA Eta abar Zornotzako bertso eskolaren eskutik. (20:00etan Zornotza frontoian)

AZAROAK 28
SORGINA TXIRULINAren tailerrak 5-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako (Zelaieta Zentroko ludotekan)
11:00etan “BEGIREKI” Euskaraz ez dakiten gurasoentzako.
12:30ean “AHOBIZI eta BELARRIPREST” Euskaraz dakiten gurasoentzako.

“EUSKAÑOLITIS” OIHAN VEGAREN bakarrizketa (2 txanda: 19:00etan eta 21:00etan Zelaietako kontzertu gelan)

AZAROAK 29
SORGINA TXIRULINAren tailerrak 5-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako (Zelaieta Zentroko ludotekan)
11:00etan “BEGIREKI” Euskaraz ez dakiten gurasoentzako.
12:30ean “AHOBIZI eta BELARRIPREST” Euskaraz dakiten gurasoentzako.

ABENDUAK 2
KOLDO AMESTOYren eskutik (20:00etan Zelaietako kontzertu gelan)

ABENDUAK 3
“HIL KANPAIAK” filmea euskaraz DOHAINIK (20:15ean Zornotza Aretoan)

ABENDUAK 4
“EUSKARALDIA: BIZIPENAK EDOTA ESPEKTATIBAK” bideo lehiaketaren sari banaketa (Zelaietako Auditoriumean) Oinarriak: www.ametx.eus / www.amorebieta-etxano.eus

SARRERA BEHARKO DA EKINTZA GUZTIETARAKO:
Zornotza Aretokoak: sarrerakzornotzaaretoa.com
Gainerakoak: ekintzaren izena/ordua, izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali WhatsApp/dei bidez
688 836 894 telefonora edo zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera. Plazak agortuko balira itxaron zerrenda sortuko da.
EKITALDI GUZTIETAN SEGURTASUN NEURRIAK BETE BEHARKO DIRA: MUSUKOA JANTZI, TARTEA GORDE, ESKUAK GARBITU ETA ESPAZIOEN EDUKIERAK ERRESPETATU.

Artículo anteriorEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano planta cara a la venta de alcohol a menores en el municipio
Artículo siguienteARANZAZIK AMOREBIETA ETA ETXANON GERTATUTAKO ERREPRESIOA IKERTUKO DU