Etxano, protagonista beste behin EITBn

‘Herrikoak’ izeneko telesaila grabatu ondoren, oraingo honetan ‘Herri Txiki Infernu Handi’ etorri da herria ezagutzera

Etxano herria beste behin protagonista izan da Euskal Telebistan ‘Herri Txiki Infernu Handi’ programan parte hartzeko. Hiru hilabete arinago, herria ‘Herrikoak’ izeneko telesaila grabatzeko erabilia izan zen, ‘Aldabe’ seudonimoarekin batera. Oraingoan, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Etxano ezagutu eta bertako bizilagunak elkarrizketatu dute.

Otsailak 9an hasi eta amaitu zuten grabazioa, eta oraindik emisiorako datarik ez dago. Mikel eta Zuhaitzek azaldu bezala, sorpresaz beteriko eta pertsona interesgarriz beteriko herria da Etxano.

Elkarrizketatuen artean, honako hauek izan dira: Pascual Uriarte, Loli Zurinaga eta Joxe Mari Lauzirika, Kristina Otazua, Mikel Txarterina, Janire Txarterina, Juan Ignacio Irakulis, Iker Zearreta eta Pedro Larrinaga.

Gaur, otsailak 18, Etxanoko elizan emanaldia izan da. Bertan, elkarrizketak ikusi eta zuzenean Zuhaitz eta Pagadik, egun horretako sentsazioak eman dituzte. Amaieran, Sebastian Lizaso ere bertsotan izan da.

Ander Garizurieta

Artículo anteriorManifestación de los pensionistas y jubilados
Artículo siguiente‘Espirituen mendia’ren magalean, zorigaitzei aurre eginez, aukera egokiaren esperoan