Errumaniako arkitektura ikusgai Zornotzan

Gaur inauguratuko da ‘Naizen emakumea’ erakusketa, Udal ordezkariekin eta Errumaniako Kontsulatu Nagusiko Kontsula den Iuliana Mihuren parte-hartzearekin   

  • Gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da erakusketa. Bertan, emakumeek Errumaniako gerren arteko arkitekturan eta arkitektura garaikidean egindako ekarpena nabarmentzen da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Naizen emakumea’ izeneko erakusketa inauguratuko du gaur. Erakusketaren Komisarioa Ileana Tureanu arkitektoa izango da, Errumaniako Arkitektoen Batasuneko (UAR) presidentea.

Erakusketa Zelaieta Zentroan egongo da otsailaren 28ra eta Errumaniako Gerren arteko arkitekturan eta arkitektura garaikidean emakumeen egindako ekarpena azpimarratzen du. Erakusketa Errumaniak Bilbon duen Kontsulatu Nagusiaren, Errumaniako Kultura Institutuaren (Madril) eta Errumaniako Arkitektoen Batasunaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Gaur, urtarrilak 15, arratsaldeko 19:00etan, Zelaieta Zentroan izango da inaugurazioa. Inaugurazio ekitaldian udal ordezkariak, Errumaniak Bilbon duen Kontsulatu Nagusiko Kontsula den Iuliana Mihu andrea eta Amorebieta-Etxanoko Juravca Abesbatzako kideak izango dira. Kontsulatutik adierazi dutenez, ekitaldi hau Errumaniako Kulturaren Egunarekin bat etortzea albiste ona da, Errumaniaren ondare kultural aberatsa ospatzeko eta aitortzeko aukera izango baita bertan. eta Errumaniako Kulturaren Egunarekin eta Mihai Eminescu poeta nazionalaren jaiotzaren 174. urteurrenarekin bat egingo du inaugurazioak.

‘Naizen emakumea’ lanak iragan mendearen hasieratik gaur egunera arte arkitekturan eragin nabarmena izan duten Errumaniako zazpi arkitekto nabarmenen lana eta bizitza aurkezten ditu. Horien artean daude, besteak beste, Errumaniako Maria erregina, Virginia Andreescu Haret, Henrietta Delavrancea, Ioana Grigorescu, Silvia Demeter-Lowe, Eliza Yokina eta Ilinca P«un Constantinescu. Erakusketan argazki, testu, maketa eta objektu sorta bat dago, emakume horiek arkitekturan duten indarra, profesionaltasuna eta ondare liluragarria erakusten dutenak.

Artículo anteriorTeknei Zornotzak izugarriko garaipena lortu du
Artículo siguienteDos zornotzarras campeones de Euskadi por equipos en tiro con arco