Igande honetan, uztailaren 9an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa.
Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da:
Zintzilik modalitateari dagokionez, 16 lan dira lehiaketara aurkeztu direnak eta Zornotzako Herriko Plazako balkoietan ikusgai daudenak.
Herriko 4 artistak osatutako epaimahaiak baloratu ondoren, aurtengo edizioan saritutako Zintzilik sariak honako hauek izan dira:
- saria: Itxaso Urrutikoetxea Carrasco «Kapa» – Bilbo
- saria: Natalia Arbeloa Marco «Txolarretxoak» – Bilbo
- saria: Aratz Azpiri Maortua “Sin nada que perder” – Durango
Bestalde, Zornotzarrek Zelaieta Zentroko hautestontzian emandako botoen bidez, honako lan hau ere publikoaren saria jaso du:
● Ikusleen saria: Carmen Marín Gómez “Dónde está mi gato rojo” Amorebieta-Etxano
Zuzeneko pintura
Guztira 20 artistak, horietako batzuk Euskal Herritik kanpokoak, antolakuntzak aurten prestatutako gunean beren lanak egin zituzten.
Horrela, goizean zehar, artistak eta Amorebieta-Etxanoko herritarrak Konbenio eta San Migel kaleen arteko eremuan nahastu ziren.
Pinturan adituak diren 5 laguneko epaimahai batek aurkeztutako lanen balorazioa egin zuen, eta honako hauek saritu ziren: - saria. Martzel do Nascimento. Amorebieta-Etxano.
- saria. Natalia Arbeloa. Bilbo.
- saria. Esther Gutierrez. Pedreña.
- saria. Féliz Flamarique. Iruña.
- saria. Jean Jacques Dauga. Linxe (Frantzia).
- saria. Oliver Jurado. Laredo.
Sariak erabakitzean aurtengo edizioaren ezuztekoa gertatu zan. Epaimahaiak Antonio Jiménez Campillo (Astillero – Kantabria) 4 urteko mutikoak aurkeztutako lanari «etorkizun handiko margolaria» Accesit bat ematea erabaki zuen.